Volksgeist-Herri Gogoa
Ilustraziotik nazismora
Egilea: Joxe Azurmendi
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 333
ISBN: 978-84-9783-404-9
Ezaugarriak: Hitzik baldin bada gaizki ulertu eta
gaiztoz erabili dena, horra bat: “Volksgeist” edo herri gogoa.
Ideiaren jatorria askoz lehenagotik ikertu baliteke ere, Europako pentsamendu
modernoan aurrekari ezagunak ditu: Voltaire eta Montesquieu frantsesak, Vico
italiarra, Hume ingelesa; berba bera, herri xumearen ipuin eta kantuetan ageri
omen den izpiritua izendatzeko asmatu zuten Alemanian (folklore hitzaren parekide
zuzena); gero, historiaren filosofiako kontzeptua izan zen pentsalari zenbaitentzat
(Herder-entzat kulturaren ikuspegitik, Hegel-entzat Estatuaren eraikuntzaren
ikuspegitik); ondotik, zuzenbidearen eskola historikoak erabili zuen (Savigny);
eta, urteen buruan, Alemanian erabiltzeari utzi eta mende bat geroago, gure
auzo-herrietan egin da ezaguna, zertarako-eta nazionalismoaren balizko jite
makurra maiseatzeko, haren izaera ustez esentzialista eta baztertzailea lustre
intelektual-usteko batekin egurtzeko.
Politikaren miseriak alde batera utzita, ideia honen joan-etorri ugari eta
ñabarrak xehekiro aztertu ditu Azurmendik, XVIII. mendearen hondarrean
hasi eta XX.aren erditsuraino, Ilustraziotik Nazismora doan tartean hain zuzen.
Horrekin batera, herri gogoaren kontzeptuak giza eta gizarte zientzia modernoen
sorreran izan duen eragina azaltzen digu: soziologia, antropologia, herri-psikologia,
etnologia... denekin izan baitu zerikusi estua; azkenik, berriz, herri bat
irudi bitartez ordezkatzeak -irudikatzeak- nolako tradizio zahar eta zabala
duen erakusten digu, erromatarrez geroztik gutxienez, baita norbere arbasoak
goitar jotzeko eta halakoak asmatzeko seta zein sustraitua dagoen ere.
Valdegovía y su entorno
Páginas de historia y documentación
Egilea: Vidal Fernández de Palomares
Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 454
ISBN: 978-84-7821-676-5
Ezaugarriak: Todos los trabajos de don Vidal Fernández
de Palomares aquí recopilados, se publicaron en varios libros y revistas
en distintas épocas. Constituyen esta selección aquellos que
consideramos los más importantes. Entre los que faltan, es seguro que
habrá más escritos que desconocemos.
La trayectoria de este sacerdote e investigador está reflejada en la
semblanza que hizo el P. Saturnino Ruiz de Loizaga en la revista “Scriptorum
Victoriense” con motivo de su fallecimiento.
Don Vidal, que falleció el 3 de julio de 1997, llevaba una acción
investigadora más allá de los libros, legajos y bibliotecas.
Le acompañaba con visitas a los lugares de sus búsquedas, donde
los exploraba y pateaba.
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Arau Kodea
Código Normativo del Territorio Histórico de Gipuzkoa
Egileak: Juan Ignacio Ugartemendia, Edorta Cobreros,
José Manuel Castells, Ana María San Miguel
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 1199
ISBN: 978-84-7777-313-9
Ezaugarriak: Gipuzkoako lurralde historikoko oinarrizko
foru arauen bilduma bat da honako hau. Bilketa berri honek bere orrietan foru
erakundeen arlokako arautegi oinarrizkoa laburbildu ez ezik, hiru printzipioaren
ikur ere bada, alegia, legealdi honetan (2003-2007) politika eta erakunde
ekimena bultzatu duten hiru printzipio hauen ikur: gizarte ekimenaren eta
erakundeen arteko lankidetza, herritartasun printzipioaren aldarrikapena,
eta araugintza ekimen proaktibo baten garapena.
Liburuki honek, gainera, helburu garbi bat dauka, hots, oinarrizko foru arautegia
erabiltzaile izan daitezkeenei hurbiltzea, hau da, zuzenbideko profesionalei,
ikasleei, instituzioei, eta udalei, baina baita herritarrei ere. Bi arrazoi
daude horretarako: lehenik, foru erakundeek araugintzarako duten ahalmena
ez delako izen eztabaida bat, baizik eta herritar guztien bizi kalitatean
zuzeneko eragina duen autogobernu baten muina, eta bigarrenik, sinetsita gaudelako
informazioa ezinbesteko baldintza dela herritarren eskubideak arduraz betetzeko.
Una mirada al cielo
Iconografía de las claves de bóveda de la Diócesis de Vitoria
Egilea: Ana Isabel Ugalde Gorostiza
Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 578
ISBN: 978-84-7821-664-2
Ezaugarriak: El estudio de las claves de bóveda
de la Diócesis de Vitoria nos muestra una riqueza artística
incuestionable, tanto por su calidad plástica como porque son reflejo
fiel de la sociedad y del momento en que se obraron, ya que recibían
una atención especial.
En el presente trabajo se borda la iconografía de las claves de las
bóvedas de crucería de la Diócesis de Vitoria, efectuado
sobre la base de 162 edificios religiosos, desde que se voltearon las primeras
ojivas (c. 1200) hasta que perdió ímpetu este tipo de cubierta
ante el empuje de otros modos de abovedamiento (h. 1600). Tampoco podemos
olvidar las claves de las bóvedas que sustentan los coros en alto,
de los que se conservan magníficos ejemplares. Se trata, pues, de un
estudio diacrónico, el primero en su género en la historiografía
general, que ha sido posible merced a la realidad arquitectónica de
un territorio cuya ubicación geográfica resultaba fértil
para las más diversas influencias.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |