Ordiziar bat ezagutzen: UrdanetaEscuchar artículo - Artikulua entzun

Koro IRASTORZA ETXEBERRIA, Ordiziako Jakintza ikastolako irakasle eta Urdanetaren irudian afizionatua
Traducción al español

1. Andrés Urdanetaren bizitza eta gorabeherak

2. Urdanetaren bidaiak

2.1. Urdanetaren aurrekoak
2.2. García Jofre de Loaisaren espedizioa
2.3. Urdanetaren idatziek bidaia kontatzen digute
2.4. Bi bidaien arteko epea
2.5. Legazpiren espedizioa. Itzulerako bidea: El tornaviaje
2.6. Itzulerako bidea aurkitzearen ondorioak

1. Andrés Urdanetaren bizitza eta gorabeherak

Asko idatziko dugu aurten ordiziar honetaz. Bosgarren mendeurrena betetzen den urte honetan, ahaztu samar izan dugun pertsonaia ikertzen ari gara, eta askori piztu zaigu jakin-mina. Batak bestera darama eta, hitzaldiz hitzaldi, bere garaiko hainbat arlotan murgiltzen ari gara, hemen eta han arakatzen, hau eta hori ikasten.

Andrés Urdaneta Ordizian jaio zen 1508an (zigilu honetan 10 urte lehenago jartzen duen arren!) eta Mexikon hil 1568an. Aita Juan Ochoa de Urdaneta zen eta ama, berriz, Gracia de Cerain. Aita Ordiziako alkate izan zen 1511. urtean, behintzat, eta amaren aldetik, Legazpiren ahaide zen. Betidanik entzun dugu Urdaneta Oiangu baserrian jaio zela, baina datu hau ez dago konprobatuta eta gaur egun ikerketa batzuk bere jaiotetxea hirigunean zegoela diote. Egia esan, gutxi dakigu bere haurtzaroaz, bere zaletasunaren jatorriaz eta 1525eraino denboraldi ilun bat da bere bizitza.

Kosmografoa, apaiza, marinela eta esploratzaile espainiarra, ospe izugarria hartu zuen bere garaian “itzulerako bidea” deritzonak (Ruta de Urdaneta o Tornaviaje), hau da, Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbideak, Ozeano Barea zeharkatuz.

1525ean 17 urte zituen eta García Jofre de Loaisak Moluketara eginiko bigarren espedizioan laguntzaile gisa ontziratu zen Elkanorekin batera, Sancti Spiritus itsasontzian. Magallanes itsasartean ontzia hondoratu egin zitzaien eta, zenbait egun lehorrean egin ondoren, atzetik zetozen ontzietan sartu beharra izan zuten. Eskorbutuak Elkano eta beste kide batzuk hil zituen1. Elkanoren testamentua sinatu zuen testiguetako bat bera izan zen. Moluketara iritsita (7 ontzi ziren eta bakarra iritsi zen), Tidor uhartean gotorlekua eraiki zuten. Gaztela eta Portugalen artean sinatutako akordioaren arabera (Tordesillas), hura portugesei zegokien lurra zen eta, arrazoi horrexegatik, portugesek espedizioari eraso eta ontziak suntsitu egin zizkieten; borrokek luzaro iraun zuten eta Urdaneta zauritu egin zuten. 1529an, bakea sinatu zutenean, Carlos I.ak, Espainiako erregeak, Molukak Portugalen esku utzi zituen eta Urdaneta eta beste guztiak itzuli egin ziren. 1534an gaude eta Urdanetak 26 urte ditu.

1535eko otsailaren 15ean abiatu zen eta 1536ko ekainaren 26an heldu zen Lisboara. Bertara iritsi bezain laster, portugaldarrek zeramatzan agiri guztiak konfiskatu zizkioten. Espainiako enbaxadorearen aginduari jarraituz, Portugaletik alde egin bezain pronto, Urdanetak mapak egin zituen Moluketarako bidea markatuz eta memoria bat idatzi zuen bidaia ahalik eta hobetoen kontatuz.

1537an Espainiara itzuli zenean, irla horien memoria entregatuko dio Carlos I.ari, Loaisaren espedizioaren berri zehatzak emanez.

Miguel López de Legazpi Gurruchategui  
Miguel López de Legazpi Gurruchategui.
Méxicora joan eta agustindarren komentuan sartu zen 1553an (45 urte zituen). Antza, hemen ezagutuko zuen Miguel López de Legazpi, beranduago elkarlanean ikusiko duguna.

Urdaneta, ikerketa ezberdinak egiteaz gain, fraide lanetan zebilen, baina bere fama ez zen gelditu eta Espainiako errege berriaren belarrietaraino iritsi zen. 1559an Felipe II.ak idatzi zion, Velasco erregeordeari Moluketarainoko espedizio bat antolatzeko agindua eman ziola esanez eta Urdanetaren beharra zuela. Mexikorako espedizioek porrot egiten zutela ikusirik, baiezko erantzuna eman zion Felipe II.ari. Erregeak bazekien, Tordesillaseko Itunaren arabera, Filipinak Portugalen mugapean zeudela, baina bazekien baita ere Filipinetan ez zegoela portugaldarrik. Filipinak menperatzeko eta Txinarekin merkataritza-zubi bat finkatzeko, beharrezkoa zen, Pazifikotik Espainia Berrirainoko itzulerako bide bat aurkitzea. Aurreko itzulerako  bidaien bost saiakerek kale egin zuten eta Urdaneta zen erronka hura konpon zezakeen bakarra.

1564ko azaroaren 21ean abiatu zen (56 urte) La Navidad portutik, bere lagun Miguel López de Legazpi buru zuela. Bere ezagutza zientifikoen arabera, Urdanetak berak diseinatuko zuen bidaia. Filipinetara iritsi ziren. Dirudienez, Asiako hego-ekialdeko harreman-hizkuntza zen malaysieraz ondo hitz egiten zuen eta tokiko zenbait hizkuntza ere ezagutzen zituen, komunikazioa erraz mantenduz.

Filipinetan behin betiko kokalekua finkatu ondoren, Espainia Berriarekin lotuko zuen bide egonkorra aurkitzea besterik ez zen geratzen: itzulerako bidea.

López de Legazpi artxipelagoan gelditu zen bitartean, Urdanetak itzulerako bidaiari ekin zion. 1565eko ekainaren 1ean bide berri batetik abiatu zen, Filipinetako San Migueletik, eta, lehendik eginiko mapei esker, Acapulcora iritsi zen urriaren 8an, 4 hilabetetan gutxi gorabehera 20.000 kilometro egin ondoren.

Iritsi zenean, Urdanetak zera jakin zuen: Alonso de Arellano, bere tripulazio kide izan zenak, aurrea hartu zion eta, Urdanetak esplikatutako bidea jarraituz, abuztuan iritsi zen Navidad-eko portura. Hala ere, Arellanok berri gutxi idatzi zuen eta zenbaitzuk fede txarreko ekintza kontsideratu zuten. Horregatik eman zitzaion Ruta de Urdaneta izena eta XVI eta XVII. mendeetan, eta, batez ere, Acapulco-Manila-Acapulco bidaia urtero egingo zuten galeoi espainiarrak bide hau erabiliko dute behin eta berriro.

Urdaneta Mexikoko agustindarren komentura erretiratu zen. 60 urte zituen hil zenean.

2. Urdanetaren bidaiak

Urdanetaren informe teknikoak erabakiorrak izan ziren bere garaian Pazifikoan egin ziren aurkikuntzetan eta, bereziki, Filipinetako asentamentuan. Berak eraman zuen haraino Legazpiren espedizioa eta itzulerako bidaia deskubritu zuen. Gainera XV. mendean fenomeno metereologiakoen garrantziaz jabetu zen eta nabigazioaren garapenean ezin dugu bere izena ahaztu.

Gaur egun ere emaitza sozioekonomikoak nabarmenak dira.

Itsasgizon honek bi espedizio handitan hartu zuen parte:

Bigarren espedizio honetan Andrés Urdaneta mundu mailan ospetsu bihurtu zen, Ekialdeko Indiaetatik Amerikarantz itzultzeko eta Ozeano Pazifikoa ekialderantz gurutzatzen duen biderik azkarrena eta ziurrena aurkitu zuelako.

Urdanetaren aurkikuntzaren garrantzia ulertzeko garai hartan espezieak zuten balioa ezagutu behar dugu: azukre kainabera, iltze, intxaur moskatu, aloe, piperra, kanela, jengibrea eta abar erruz erabiltzen ziren botikak egiteko eta janariak kondimentatzeko ere bai.

Andrés Urdanetak Indietara joateko arazoa konpondu zuen eta Asia eta Amerikaren arteko harreman komertzialak ireki zituen.

2.1. Urdanetaren aurrekoak

Urdanetarekin hasi baino lehen Magallanes eta Elkanok eginiko Munduaren Lehen Itzulia aipatu behar dugu (1519-1522) eta Andrés Niñoren espedizioa (1521). Moluka irlak espainiar eskuetara ekartzeko lehen tentaldiak dira.

Magallanes Sanlúcar de Barramedatik atera zen 1519ko irailaren 20an eta Moluketara iristeko amerikar kontinentea hegoaldetik zeharkatzeko helburua zuen. Baina 1521eko apirilaren 27an Magallanes hil egin zen Maotan irlan eta Duarte Narbose izan zen ondorengo buruzagi. “Victoria”ren kapitain Elkano izendatu zuten eta, agindu ziotena obedituz, mendebaldetik Espainiara itzuliko da, Tidore irlatik 1521eko abenduaren 21ean irten eta gero. 1522ko irailaren 6 iritsiko da Elkano Sanlúcar de Barramedara.

Elkano iritsi aurretik, Carlos I.ak, Espainiako erregeak, bidaia honen berririk eduki gabe, Moluketara joango zen armada berri bat bidaltzea erabaki zuen. Andrés Niño izango zen buru eta 1521ean Panamatik irten eta ozeanoan galdu zen, inoiz bere paraderoa jakin gabe gaudelarik.

Elkano iritsi eta berehala, Carlos I.ak García Jofre de Loaisari Pazifikoa zeharkatuko zuen armada berri bat antolatzeko agindu zion eta Elkano izango zen pilotu nagusi. Bidaia honetan Elkanok 17 urteko asistente bat eraman zuen, Ordiziako Andrés Urdaneta. Santi-Espiritus itsasontzian bidaiatuko du, Elkanoren agindupean.

2.2. García Jofre de Loaisaren espedizioa

Itsas espedizio hau Espainiak antolatu zuen eta Molukak (1525 - 1526) hartu eta kolonizatzeko helburuz antolatu zen. Espainiako Carlos I.ak agindu zuen, Molukak bere inperioari eransteko helburuz. Tordesillaseko itunak zioenaren aurka, militar mordoa ikusten dugu espedizioan eta ondorenean egingo zen kargu banaketa ere zehaztuta dago. Helburu estrategiko eta ekonomikoak bultzatu zuten, irla haietan espezia ugari ekoizten baitzen: (clavo, pimienta, canela y nuez moscada).

Agintea García Jofre de Loaisaren esku utzi zen eta Moluketako gobernadore ere izendatu zuten.

  Juan Sebastián de Elcano
Juan Sebastián de Elcano.
1525eko abuztuaren 24an (Hainbat iturrik 1524. urtea aipatzen du!) A Coruñako portutik 7 itsasontzi irten ziren:

1. Santa María de la Victoria, García Jofre de Loaisaren agindupean.
2. Sancti Spiritus, Juan Sebastián Elcanoren agindupean.
3. Anunciada
4. San Gabriel
5. Santa María del Parral
6. San Lesmes, Francisco de Hocesen agindupean eta
7. Santiago

146 gizon itsasoratu ziren, haietako batzuk Elkanoren aurreko abenturan izandakoak. Rodrigo de Triana ere bertan zen, Colónen lehenengo bidaian “¡Tierra!” garrasia egin zuena.

Espedizioak arazo ugari izan zuen eta 3 barku Magallanes itsasartea ezin pasaturik geratu ziren. Ozeano Barean sartu eta 6 egunetara, berriz, 1526ko ekainaren 1ean, San Lesmes karabela galduko dute.

1526ko uztailaren 30ean Jofre de Loaisa hil zen eta abuztuaren 4an Elkano. Santa María de la Victoria bakarrik iritsi zen Lapurren Irletara (gaur Marianas Irlak). 1526ko irailaren 5a zen. Gallego batekin egin zuten topo, Gonzalo de Vigorekin, Magallanes-Elkano espedizioko kide izan zen eta, González Gómez de Espinosarekin desertatu ondoren, ekialderantz bidaiatuz, Ameriketara iritsi nahian zebilen.

Urriaren 2an Mindanao irlara iritsi ziren (Filipinak); urriaren 22an, Célebes irletara eta urriaren 29an, Moluketara (Gilolo irlara). Moluketan, espedizioak portugesei aurre egin beharra izan zion eta gotor leku bat eraiki zuten horretarako: Tidoren.

1528ko martxoaren 27an, Hernán Cortések agintzen zuen Florida bukea iritsi zen enperadorearen espedizioari lagundu nahian. Urte asko eman zuten Tidoren borrokan. Portugaldarren eskuetan erori eta, bat-batean, zera jakin zuten: Carlos I.ak bakea sinatu zuen (Tratado de Zaragoza (1529) eta Molukak Portugalenak ziren berriro. 1536an iritsi ziren Lisboara bizirik jarraitzen zuten 24 marinelak.

Lehenengo urteetan, Urdanetak asko idazten du eta zehatz-mehatz kontatzen dizkigu bidaiaren gorabeherak; 1528tik aurrera, berriz, gero eta epe luzeagoa pasatzen da idatzi batetik bestera. 1530 eta 1532 arteko idatzirik ez dugu aurkitu eta, geroxeago, 1534. urtea ere berririk gabe geratu zaigu. Zer egin ote zuen tarte horretan? Zergatik ixiltasun hori?

1532. urtea zen Gaztelako 27 edo 28 gizon haiek Zaragozako Itunaren berri izan zutenean: 1528ko itun horren arabera, Carlos I.ak Portugali saldu zizkion irlak. Ez zegoen zer eginik han. 1536ko ekainaren 26an iritsi ziren Lisboara Urdaneta eta Moluketan izandako alaba. Eskuartean zuen dokumentazio guztia errekisatu zioten portugaldarrek eta, Urdanetak protestatzeko intentzioa bazuen ere, alde egitea komenigarriagoa zela esan zion Gaztelako enbaxadoreak.

Urdanetak mapak egin zituen Moluketarako bidea markatuz eta, 1537an Espainiara itzuli zenean, irla horien memoria entregatu zion Carlos I.ari, Loaisaren espedizioaren berri zehatzak emanez. Méxicora joan eta agustindarren komentuan sartu zen 1553an (45 urte zituen). Felipe II.ak idatziko dio osatu behar duen Moluketarako espedizio berrian parte hartzeko eta horrela egingo du Urdanetak. Ondo dakigun bezala, Loaisaren bidaian ikasitakoa ez da alferrik izango.

2.3. Urdanetaren idatziek bidaia kontatzen digute

A Coruñatik irten ziren 1525eko uztailaren 24an eta Brasilgo kostan zebiltzaten azaroan. Hau idatzi zuen gure Urdanetak:

“Había mucha pesquería, é cada dia viamos una cosa ó pesquería la más fermosa de ver que jamás se vió; y es que hay unos peces, mayores que sardinas los cuales se llaman voladores, por respecto que vuelan como aves en aire, bien un tiro de pasamuro; que tienen alas como casi de murciélago, aunque son de pescado; y éstos vuelan y andas á manadas. y así hay otros pescados tan grandes como toninas que se llaman albacoras, las cuales saltan fuera del agua bien longura de media nao y éstas siguen a los voladores, así dejado del agua, como en el aire, que muchas veces viamos que yendo volando los tristes de los voladores, saltando en el aire las albacoras los apañaban. E así mesmo hay una aves que se llaman rabihorcadas, las cuales se mantienen de los peces voladores que caçan en el aire; que muchas veces los voladores, aquejados de las albacoras y de otros pescados que les siguen, por guareçerse vuelan donde topan luego con las rabihorcadas, e apañan de ellas; de manera que, ó de los unos ó de los otros siempre corren voladores á dar dentro en la nao; y como tocaban en seco, no se podían levantar, y así los apañabamos.”

Santi-Espiritus hondoratu egin zen eta astebete beranduago, Magallanes Itsasartea gertu zelarik, 1926ko urtarrilaren 21ean, Elkanok espedizio bat bidali zuen itsasoan galdutakoak jasotzearren. Urdanetaren agindupean joan zen espedizio hau.

Agindua betez, Urdanetak eta 6 soldaduk lur hartu zuten eta berehala indioz inguratuta ikusi ziren. Janaria eta edaria eskatzen zieten eta esploratzaileek ezer ez zutenez, abandonatu egin zituzten. Egarriak asko penatu zituen eta Urdaneta bere pixa edatera iritsi zen. Azkenean ura aurkitu zuten eta aran batzuk ere bai eta galdutakoak aurkitzea lortu zuten. Otsailaren 5ean denak Elkanorengana itzuli ziren.

Arrisku galantei aurre egin beharrean izan ziren. 1527ko martxoaren 27an gertatutakoa da adibidea. Portugaldarren aurka ari ziren eta hauek alde egitea lortu zuten. Ezin harrapatu eta, azken kainonazoa eman eta, Tidorera itzultzea erabaki zuten. Zorte txarra, ordea, bolborak su hartu baitzuen. Izugarrizko eztanda izan zen eta Urdanetak, sutan, bere burua uretara bota zuen. Hau dena gutxi balitz, uretatik ateratzekoan, portugaldarrak espainiarren arazoez jabetu eta jazartzen hasi zirela konturatu zen. Giloloko indigenak jaso zuten gure marinela, erabat erreta, eta 20 bat egun zaindu zuten. Sekula kenduko ez ziren markak izango zituen aurpegian.

«mucho me ayudó este día el buen nadar, yo iba muy quemado de manera que estuve bien, veinte días sin salir de una casa de los indios de Gilolo».

Bai portugaldarrek eta bai espainiarrek behin eta berriro hautsi zituzten bake itunak. Urdanetari buruzko kexak iritsi zitzaizkion jeneralari eta ordiziarra beregana joan zen Giloloko erregearen ilobarekin: Quichiltidore eta biak hitz egin zuten:

“Mira, señor: cuando los enemigos no tienen palabra, juramento ni vergüenza que los apremie a guardar lo que prometen, más segura es con ellos la guerra que la paz, por muchas prendas que ofrezcan. Mi rey, debajo de tu fe, hizo pregonar la paz, que le ha muerto sus vasallos; y con más justa causa se debería quejar de tí que de los portugueses; y tú fuiste el primer ofendido en el rompimiento de la tregua; y lo que el Rey y Urdaneta han hecho ha sido restituir la honra al Emperador ya ti, y no romper tregua, sino restaurar la ofensa, que, con tan poca vergüenza en las barbas del Rey, mi señor, y á su puerta se atrevieron de hacer, sobre seguro, á tu nación y á nosotros; lo cual no pudieran hacer sino con la confianza de la tregua. Por tanto, señor, el Rey os suplica que, aprobando y teniendo por bien lo que se ha hecho, hagáis mercedes á Urdaneta y á los demás castellanos que en Gilolo están, y te avisa que te guardes de gente que tan mal cumple su palabra; y, por muchas treguas que asientes, no se piensa confiar más, si el Rey de Ternate no le envía vivos los Capitanes que le mataron sus vasallos, rompiendo la tregua; y aún tú, señor, será bien que, de tu parte, pidas enmiendas, y las personas de los portugueses que en ellos se hallaron, pues Urdaneta los habló y sabe sus nombres”.

Horrela garbitu zen Urdanetaren izena.

Heriotza batzuk medio, buruzagi aldaketak daude, baina denek dute konfiantza Urdanetarengan. 1526ko abuztuaren 6an Elkano bera hil zen eta Urdanetak gero eta ardura gehiago hartuko ditu.

2.4. Bi bidaien arteko epea

García Jofre de Loaisaren espedizioa itzuli eta gero, Urdaneta Mexikon egon zen 14 urtez (1538-1552). Apaiz egin zen 1552ko martxoaren 19an ziurrenik, 45 bat urte zituenean.

“Yo Fray Andrés de Urdaneta, hijo legítimo de Johan Ochoa de Urdaneta y de Doña Gracia de Cerain, difuntos, que Dios los tenga en su gloria, vecinos que fueron de Villafranca de Guipúzcoa, que es en los Reynos de España, hago profesión y prometo obediencia á Dios Todopoderoso y á la gloriosa Virgen Santa Maria su Madre y al glorioso nuestro padre Santo Agustín y á bos el venerable padre fray Augustín de Coruña, prior en este monesterio del nombre de Jesús de la orden de nuestro glorioso padre Santo Augustín desta gran ciudad de Mexico en nombre y en vez del muy benerable padre prior general de los ermitaños de la orden de nuestro glorioso padre Santo Augustín y de sus sucesores y de vibir sin propio y en castidad segund la Regla de nuestro glorioso padre Santo Augustín Asta la muerte, fecho en Mexico oy lunes la veynte dias del marzo de mill e quinientos e cincuenta e tres años. = Fr. Augustín de Coruña, prior.= Fray Diego de Vertavillo = Fray Andrés de Urdaneta.”

1560 arte hutsune bat dugu albisteetan, baina badakigu Pazifikoa zeharkatuz Ekialdeko Indietara joateko ideia ez duela burutik kendu.

Velasco erregeordeari aukera bazegoela sartu zion buruan eta honek Felipe II.ari, Espainiako erregeari, idatzi zion, Urdaneta hurrengo espedizioan joateko komenientzia azpimarratuz:

“lo principal que en esta jornada se pretende es saber la buelta, pues la y da se sabe que se hace en breve tiempo”.

Erregearen gustuko izan zen proposamena, baina Filipinetara zuzendu behar zirela ahaleginak erabaki zuen.

Erabaki hau ez zen Urdanetaren gustuko, Carlos I.ak Portugaleko erregearekin ituna egin baitzuen, bai Molukak eta bai handik 17ºtara zeuden irlak ere sartuz. Filipinak horretan zeuden. Hala ere, onartu egin zuen, aurreko espedizioetan galdutako marinelen bila joan behar zela-eta.

Espedizioaren buru Migel Lopez de Legazpi izango zen eta Urdaneta apaiz gisa joan zen. Azken prestaketak egiten ari zirela, Velasco hil egin zen (1564ko uztailaren 31n) eta Valderramak hartu zuen bere ordea. Urdanetak jakin gabe, Filipinetara zuzenean joateko agindua zeraman espedizioan sartu zuen Valderramak. 1564ko azaroaren 21ean atera ziren Navidad portutik, zendutako erregeordearen aginduen arabera. Lau egun beranduago, Legazpik Instrukzioa ireki zuen, 300 milatara ireki behar zen instrukzio hura. Urdanetak jarraitu nahi ez zuen bidaia egin ala ez eztabaidatu zuten eta baiezkotan agertu ziren, ordiziarra bera ere barne, Itzulerako bidea ziurtatzea interesatzen baitzitzaion.

2.5. Legazpiren espedizioa. Itzulerako bidea. El tornaviaje

Andrés de Urdaneta  
Andrés de Urdaneta.
Argazkia: Koro Irastorza Etxeberria.
Filipinetara eta Cebú irlara iritsi eta gero, hasi ziren bada, helburu printzipala zena prestatzen: Mexikoranzko itzulera. Real Audiencia delakoak agindu zehatzak zituen emanak, Urdanetak aukeratutako ontzian bidaituko zuela argituz: San Pedro aukeratu zuen. Hauek ziren ontziak:

1. San Pedro.
2. San Pablo.
3. Patache San Juan.
4. Patache San Lucas.
5. Eta San Pedrok zeraman fragata txiki bat.

1565eko ekainaren 1ean irten ziren Mexikorantz, Urdaneta eta berrehun bat pertsona.

Bost hilabete pasa ondoren, Navidad izeneko portura iritsi ziren eta, 8 egun barru, Acapulcora. Hemen ere, Urdanetaren hitzak ditugu bidaia argitzeko:

“A primero de Octubre llegamos en frente del puerto de la Navidad; é no queriendo entrar en él, pasamos al puerto de Acapulco, por ser muy mejor puerto, y estar muy más cerca de México que no el puerto de la Navidad con más de 45 leguas. Pasamos mucho trabajo á la vuelta Con tiempos contrarios y enfermedades. Murieron seis hombres hasta surgir en el puerto, y después de llegados á él otros cuatro, y más un indio de las islas de loS Ladrones que envió el General Con otros tres indios que envió de la isla de Zubu. Vino por capitán de la nao Felipe de Salcedo, nieto del General, el cual se hubo cuerdamente en su cargo...”.

Espinosa pilotoak, berriz, hurrengoa dio:

“Lunes quando amanesció á 1º de Octubre, año del nacimiento de nuestro Señor y Salvador JesuChristo de 1565 años, amanescimos sobre el puerto de la Navidad, y á esta hora miré en mi carta y vide que había andado 1.892 leguas desdel puerto de Zubu fasta el puerto de la Navidad, y á esta hora me fuí el Capitán y le dige que á dónde mandaba que llevase el navío, porque estabamos sobre el puerto de la Navidad, y él me mandó que lo Ilebase al puerto de Acapulto y obedesci á su mandato, en que en la nao al presente no había más de diez hasta diez é ocho hombres que pudiesen trabajar, porque los demás estaban enfermos y otros diez y seis que se nos murieron. Allegamos á este puerto de Acapulco Lunes á 8 deste presente mes de Octubre con harto trabajo que traía toda la gente”.

Acapulcora iritsi zirenean, Mexikoko Real Audienciak ohore handiz hartu zituen eta, ondoren, Espainiarantz bidali zuten Erregeari Itzulerako bidearen parte emateko.

Sanlúcar de Barramedan lur hartu zuten eta 1566ko apirilean Felipe II.aren aurrean zegoen Valladoliden, mapak eta nabigazio liburuak erakutsiz.

Erregea informatu ondoren, 1567ko udaberrian Mexikora itzuli zen eta 1568ko ekainaren 3an San Agustineko komentuan hil zen.

2.6. Itzulerako bidea aurkitzearen ondorioak

Itzulerako bidaia aurkikuntza handi bat izan zen mundu guztian. Kuro-Shivo itsas korrontea jarraitzen du iparraldeko 42ºtako latitudean. Berehala konturatu ziren, Filipinak Espainiaren mende izateko eta Asia, Amerika eta Europaren arteko harreman komertzialentzako aurkikuntza honek zuen garrantziaz.

Nabigazio lerro bat ezarri zen berehala Asia eta Amerika artean. 1566ko maiatzaren 1ean hasi zen, San Jerónimo ontzia Acapulcotik irten zenean eta, mende batzuk iraun ondoren Filipinak eta Mexiko arteko garraioa eginez, 1815ean itxi zuten, Magallanes galeoiak azken bidaia egin zuenean.

Jarraitutako bidea beti izan zen bera: 12º iparraldean Guaham-eraino joan ohi ziren zuzen-zuzen eta handik iparralderantz, Manilaraino. Itzulera Urdanetaren bidea jarraituz egin ohi zen, iparraldean 42ºko paralelora iritsiz, Californiaraino jarraituz eta, kostan zehar, Acapulcora.

Esan bezala, aurten ahalegin ugari eskainiko zaio Urdanetari eta bere lorpenak zabaltzeari. Gehiago jakin nahi baduzue kontsulta itzazue beste helbide hauek:

- JOSE RAMÓN DE MIGUEL BOSCH, Urdaneta: Un hombre moderno.
- Andrés Urdanetaren wikia
- Andrés Urdanetaren webgune ofiziala

Era berean, Ordizian antolatu den hitzaldi zikloa argibide ugari ematen ari zaigu eta egitaraua kontsulta dezazuen aholkatzen dizuet.

1 Loaisa 1526ko ekainaren 30ean hil zen. Elkano, berriz, 1526ko abuztuaren 4an.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2007 / 11 / 09-16