Jose Basterretxea idazlea 1911ko abenduaren 9an jaio zen Madrilen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Jose Basterretxea. |
«Oskillaso». Euskal idazlea. Madrilen jaioa izan arren, berehala
eraman zuten Gernikara. Gero Zientzia Zehatzetako lizentziatura beretu zuen
Madrilen bertan. 1936ko gerra hasi zenean Agirre lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren
Madrilgo ordezkari izendatu zuen. Gerra bukatutakoan irakaskuntzari ekin zion,
institutuko irakasle gisa eta Nafarroako Unibertsitatean ihardunez, baita Príncipe
de Viana erakundean ere. Euskaltzaindiko urgazlea, gehienbat
Euskera
eta
Egan aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak. Hauen artean eleberriak,
ipuinak, itzulpenak eta euskara gaitzat duten liburuak daude. Horietako batzuk:
Kurloiak (1962), bere kabuzko euskara batu batean idatzia, eta
Akatsbako
gizonaren heriotza (1967) eleberriak; Mark Twainen
Erregegaia eta eskekoa
eta Charles Dickensen
David Copperfield, ingelesetik itzuliak;
El vasco de hoy, euskara ikasteko metodoa;
El libro negro del euskara
(1984), euskara batuaren aurkako iritziak azaltzen dituen liburua.
1912. urteko abenduaren 11ean Martin Guilbeau Doyarzabal hil zen Donibane Lohizunen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Martin Guilbeau Doyarzabal. |
Lapurtar politikari euskaltzalea (Urruña, 1839 - Donibane Lohizune,
1912). Bordelen egin zituen medikuntza ikasketak. Oso gazte zela eman zituen
argitara bere lehen poesia lanak:
Euskaldun baten bihozminak Indietan
(1854) eta
Euskaldun desterratua (1859). 1870. urtean Donibane-Lohizunen
hartu zuen bizitokia eta bertako sendagile izan zen. 1869-1870 urteetatik
aurrera «L’association basque des jeux floraux» izeneko
elkartea sortu zuen, Antoine d’Abbadiek bultzaturiko «Euskal Lore-Jokoetatik»
aparte, euskaltzale gorri edo errepublikazaleak bildu nahian (Arturo Campion
izan zuen lagun egiteko horretan). 1877. urtean politikan hasi zen errepublikarren
alderdian eta Donibane Lohizuneko auzapez hautatu zuten urtebete geroago (1878-1888).
XX. mendearen hasieran mugaz bi aldeetako euskaltzale ospetsuenak (Azkue,
Arana Goiri, Campion, Serapio Mugica, Arbelbide, Broussain, Hiriart-Urruty,
Daranatz, etab.) bildu zituen Guilbeauk euskararen lehen Ortografia Batzordea
burutzeko. Batzorde horretatik sortu ziren, ondoren,
Federación
Literaria Vasca (1901),
Eskualzaleen Biltzarra (1902) eta
Euskal
Esnalea (1908) aldizkaria. Harenak dira
Agotes en el País
Vasco (Agotak Euskal Herrian, 1887),
Cancionero Vasco (Euskal
Herriko kantak, 1880) eta
Hiztegiko pasarte batzuek (1908) obrak.
El donostiarra Juan Pablo Lojendio Irure fallece en Roma el 13 de diciembre de 1973
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
|
|
Juan Pablo Lojendio. |
Diplomático vasco, nacido en San Sebastián el 17 de mayo de
1906 y muerto en Roma el 13 de diciembre de 1973. Su dilatada carrera diplomática
la inició como secretario de tercera clase (1930), pasando al año
siguiente a secretario de segunda clase. A partir de entonces ocupó
los siguientes escalafones y destinos: cónsul en Córdoba (1931);
cónsul en Santiago de Chile (1932); en la Dirección General
de Marruecos y Colonias; a las órdenes de la Presidencia del Consejo
de Ministros (1934); cónsul en Niza (1936); secretario de primera clase
y ministro en Montevideo (1944); ministro plenipotenciario de tercera clase;
jefe de la Oficina de Conferencias y Organismos Internacionales; director
general de relaciones culturales (1951); embajador en La Habana (1952); ministro
plenipotenciario de primera clase (1958); embajador en Berna (1961); embajador
en Italia (noviembre de 1969), y embajador ante la Santa Sede, al frente de
cuyo cargo murió.
Fue el candidato más votado de Guipúzcoa
en las elecciones del 16 de febrero de 1936 a las que se presentó como
miembro de la CEDA, del Frente Contrarrevolucionario. No obtuvo el escaño,
sin embargo, por no reunir suficiente número de votos y, al retirarse
en la segunda vuelta, consiguieron las actas los nacionalistas salvo dos frentepopulistas.
En 1952 asistiría como embajador extraordinario a los actos conmemorativos
de la independencia de la República de Cuba. También presidió
la delegación española en la Conferencia Internacional de plenipotenciario
de la Unión Internacional de Telecomunicaciones, celebrada en Montreux
(Suiza) en 1965. Se hallaba en posesión de los títulos de marqués
de Vellisca, grande de España, miembro de honor del Instituto de Cultura
Hispánica y académico correspondiente de la Academia Cubana
de la Lengua. Fue condecorado en gran número de ocasiones. Algunos
de sus escritos fueron los siguientes: El hecho histórico vasco
en la unidad imperial de España, Madrid, 1935; Un gran discurso,
Buenos Aires, (1937); Discursos a los vascos de América, Buenos
Aires, 1937.