Ana FERNÁNDEZ SÁINZ, Uniqualeko zuzendaria
Itzultzailea: UNIQUAL
Versión original en español
Argitalpen honen bidez, zera eman nahi nuke ezagutzera: Euskal Unibertsitate Sistema Goi Mailako Hezkuntzarako Europar Esparruarekin (GHEE) bat egiteko prozesuan, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak izan behar duen zeregina. Niretzat erronka berezia da Uniqual abian jartzea, esleitu didaten eta harrotasunez onartzen dudan Zuzendari kargua baliatuz.
Bolognako Jarraipen Taldeak egin zuen lehen konferentzian (Praga, 2001eko maiatzaren 19a), lortu beharreko helburuak zabaldu ziren eta GHEE sortzeko premia indartu zen. Berlingo adierazpenean (2003ko irailaren 19a), Bolognako Prozesua izenpetu zuten estatuetako ministroek kalitatea bermatzeko irizpide, prozedura eta jarraibide adostuak garatzea eskatu zioten European Network for Quality Assurance (ENQA) erakundeari.
Bergenen 2005eko maiatzean egindako topaketan, goi-mailako hezkuntzan eskumena duten Europako ministroek “GHEEn Kalitatea Bermatzeko Estandarrak eta Gomendioak” onartu zituzten. ENQA erakundeak egin zuen dokumentu horren zirriborroa. Bertan, honako emaitza eta gomendio hauek bildu ziren:
Testuinguru horretan sortu zen Uniqual. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean du jatorria, eta haren estatutuak ekainaren 27ko 138/2006 Dekretuaren bidez onartu dira. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da Uniqual, eta Eusko Jaurlaritzari atxikita dago, Unibertsitateei buruzko eskumen duen Sailari, hain zuzen ere. Dena den, 2006ko bigarren seihilekoan jarri da abian Uniqual. Bere estatutuen arabera, Uniqualen jarduerak Jardun programetan bildu dira, Europako gainerako Kalitate agentzien ildoari jarraiki. Adituen Batzordeak proposatzen ditu Programa bakoitzerako ebaluazio-irizpideak eta Uniqualen Administrazio Batzordeak onartu eta argitaratzen ditu. Beraz, unibertsitate-komunitate guztiak eskura ditzake.
Uniqual eraginpean hartzen duen Europako testuinguruan zeregin garrantzitsua izateko helburua edukitzeaz gain, Uniqualek kalitatearen arloko erreferentea izan behar du estatu espainolean. Azken helburu hori betetze aldera, Unibertsitateen Kalitaterako agentzien Espainiako Sarearen (REACU) sorreran parte hartu du, beste hainbat autonomia-erkidegotako agentziekin (Katalunia, Madril, Gaztela eta Leon, Balear Uharteak, Kanariar Uharteak, Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Aragoi eta Valentziako Erkidegoa) eta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko agentzia Nazionalarekin (ANECA) batera. Honako helburu honi begira sortu da REACU erakundea: agentzien arteko lankidetza bultzatzea eta agentzia horien erabakiak elkarri aitortzeko baldintzak sortzen laguntzea.
Zinez espero dut argitalpen hau Uniqual unibertsitate-eremura hurbiltzeko eta eremu horren nondik norakoak, eginkizunak eta helburuak ezagutzera emateko lagungarria izatea.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |