Testuak, diskurtsoak eta generoak
Euskal testuen azterketa korrontea
Egileak: Itziar Plazaola eta Maria Pilar Alonso
Foucarde (Editoreak
Argitaletxea: Erein
Orrialde kopurua: 251
ISBN: 978-84-9746-375-1
Ezaugarriak: Argitalpen honek, bere barneko arkitekturan
aldatuz joan den arren, hartzaile nagusi bat izan du hasiera-hasieratik: guztiz
gizatiarra den jarduera horretan, hizketan, eta orobat hizketak sortzen dituen
testuetan, interesatuak dauden ikerlari berriak, beren espezialitatea gorabehera.
Helburua ere oso argi egon da beti: oroz gain helburu didaktikoa da. Irakurle
berriei lan-ildo berri bat ezagutarazi nahi zaie, gizakiok elkarrekin komunikatzeko
dugun modu guztiz berezi hori, testu-ekoizpenen analisi enpirikotik abiatuta
ulertzeko eta eredu teorikoen bitartez azaltzeko ahaleginean hogei urtetik
gora daramatzana; hain modu berezia da, non gizakitzat ondoena definitzen
gaituena baita.
Lan-ildo honetaz hitz egitea Genevako Psikologiako eta Heziketako Zientzietako
Fakultateko Hizkuntzen Didaktikako saila aipatzea da, eta, horrez gainera,
baita munduko beste lekuetako beste zenbait lantalde ere, Euskal Herrikoak
barne, zeinek humanizazioaren prozesuari buruzko oinarri epistemologikoak
partekatzen baitituzte, ildo hau "elkarreragile sozio-diskurtsibo"
gisa definitzen dutenak.
Oraingo honetan, lan kolektibo honen argitaratzaileen asmoa, gaur egun Euskal
Herrian ikuspegi honetatik euskal testuari eta haren didaktikari buruz egiten
ari diren ikerketa-lanen panorama aurkeztea da, eta era berean, hainbat ikerlarik
nola edo hala partekatzen dituzten eta beren ugaritasunean bateratzen dituzten
oinarriak eta eredu teorikoak nahi dira eguneratu.
Itziar Plazaola. Genevako Psikologiako eta Heziketako Zientzietako Fakultateko
"Chargée de cours" da, eta orobat aritu da irakasle-lanetan
Aostako eta Arrasateko Unibertsitateetan. Bigarren hizkuntzen didaktikako
irakaslea da, eta testuen analisia landu du, euskaraz eta frantsesez. Bere
ikerketa-ildoetan, pertsona helduentzako hizkuntz irakaskuntza eta irakasleen
lanaren analisia daude, irakasleen prestakuntzaren azterketaz gainera.
Maria Pilar Alonso. Genevako Psikologiako eta Heziketako Zientzietako Fakultateko
LAF (Langage-Action-Formation) taldeko "Membre associé" da,
eta talde horrekin elkarlanean, euskal testuen analisitik abiatuz, ikerketa-lan
propio bat egiten du, zeina konplexutasunaren eta fraktalen ereduak testuaren
antolamenduaren eta barne arkitekturaren modelizazioaren analisiari aplikatzean
oinarritzen baita.
Ondorengo hauen lankidetzarekin: Marian Bilbatua, Ines Garcia, Itziar Idiazabal,
Luis M. Larringan, Roberto Mielgo, Matilde Sainz, Begoña Ocio eta Jean
Paul Bronckart-en parte-hartzearekin.
Amerikako hizkuntza aniztasuna
La diversidad lingüística en América
Egileak: Belen Uranga, Andoni Barreña, Itziar
Idiazabal, Estibaliz Amorrortu, Ane Ortega eta Estibaliz Izagirre
Argitaletxea: Erein
Orrialde kopurua: 216
ISBN: 978-84-9746-410-9
Ezaugarriak: UNESCO Etxeko Amarauna taldeak egindako
lan honetan, Amerikako hizkuntza-aniztasuna ezagutzeko oinarrizko informazioa
ematen da, Mexikotik hasita Hego Konoraino. Liburu honekin, hiru helburu bete
nahi ditu Amaraunak: Amerika kultura- eta hizkuntza aniztasunean zein aberatsa
den erakustea, hizkuntza eta kultura amerikar asko desagertzeko arriskuan
daudela jakinaraztea eta, azkenik, jendeari munduko hizkuntza-ondarea gordetzearen
garrantziaz kontzientzia harrarazi eta horretan sentsibilizatzea. Amerika
da mundu osoan aniztasun handiena duen kontinenteetako bat, eta, proiektu
honekin, batetik, aniztasun horren berri eman nahi zaio gizarteari eta horretan
sentsibilizatu eta, bestetik, ohartarazi nahi dugu aniztasun hori errespetatzea
bidezko garapena bermatzeko bide bakarra dela. Gainera, balioetan eta elkarren
arteko errespetuan oinarritutako hezkuntza sendotu nahi da, giza eskubideen
funtsezko oinarria izan dadin. Horren guztiaren helburua zera da: desagertzeko
arriskuan dauden hizkuntzak eta kulturak berreskuratzeko eta biziberritzeko
programak sustatzea eta babestea.
Euskal testuen azterketa eta euskararen irakaskuntza. Ikerketak eta gogoetak
Egileak: Itziar Idiazabal eta Ines Gartzia, ed.
apail.
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 145
ISBN: 84-8419-011-0
Ezaugarriak: Euskararen irakaskuntzarako ekarri
didaktikoa duten zazpi lan biltzen dira Ikastariaren 14. zenbaki honetan.
Lehendabiziko artikuluan euskararen kalitateari buruzko gogoeta, eta euskararen
erabileran gerta daitezkeen gauzatze ezberdinak objektibotasunez aztertzeko
metodologia proposamena datorkigu Larringan eta Idiazabalen eskuetatik. Hurrengo
lau lanetan Diaz de Gereñuk; Garro eta Idiazabalek; Garcia Azkoagak;
eta Bilbao eta Ociok ahozko eta idatzizko testuera jakin batzuen azterketa
eta zenbait ondorio didaktiko aurkezten dituzte. Ondoren, Ocio eta bere kolaboratzaileen
hizkuntzaren ikaskuntza-irakaskuntzari buruzko gogoeta interesgarri bat dator.
Bukatzeko, irakaste-ikaste esperientzia batean oinarrituta, euskara ikasteak
sortutako bizipen eta gogoetara hurbiltzen gaitu Ugartetxeak.
Hizkuntza politika aurrera begira
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2005-2009 egitasmoa
Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
Orrialde kopurua: 70 euskaraz / 74 gaztelaniaz
ISBN: 84-457-2407-X
Ezaugarriak: Dokumentu honetan aurkezten dizkiguten
lan-ildoek datozen urteotan hizkuntza politikan jarraitu nahi den norabide
nagusia erakutsi nahi dute. Bertan esaten den bezala, erabileraren aldeko
dema honetan gizarte osoaren inplikazioa beharko dugu. Horregatik, hizkuntza
normalkuntzaren inguruan elkarrizketa sozial eta politiko etengabea bultzatzea
proposatzen da. Elkarrizketa lasaia, irekia, kritikoa, aurreiritzirik gabea,
gardena, zintzoa. Euskarak ahalik eta adostasun sozialik zabalena behar eta
merezi duelako. Ondoren aurkezten diguten gogoeta hauek, beraz, elkarrizketa
hori bultzatzeko abiapuntu egokia izatea nahi da.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |