Imanol Berriatua Ibieta idazlea 1914. urteko abenduaren 24an jaio zen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Imanol Berriatua Ibieta. |
Bizkaitar idazle eta itzultzailea (Elantxobe, 1914 - Jerusalen, 1980). Frantziskotarra.
1937. urtetik 1950. urtera arte Kuban izan zen misiolari. 1952. urtean Foruko
frantziskotarren seminarioko erretore nagusia izendatu zuten. Anaitasuna aldizkariaren
sortzaile eta zuzendaria izan zen 1960ra arte. 1961ean euskaltzain urgazle izendatu
zuten. Egilearen zenbait lan:
Lagunarteko mezea, Kristiñau katezismo
(1960) eta
Bermeoko arrantzaleen leksikua (1963-64). Harenak dira halaber
itzulpen hauek:
Pinotxo, Mari Errauskin, Edur zuritxo eta zazpi epoak, Katua
zapatakaz, Lokartutako printzetsatxua, Berunezko soldadutxoa, Alizia gauza miragarrien
munduan eta Paitakume itxusia. Berriatuari zor zaio, hein handi batean,
euskara errazaren aldarrikapena; Israelgo hizkuntz irakaskuntzarako ereduak
aplikatu zituen.
2002. urteko abenduaren 27an Pedro Berrondo Lasarte idazlea hil zen
Iturria: Harluxet hiztegi entziklopedikoa
|
|
Pedro Berrondo Lasarte. |
Euskal idazle gipuzkoarra (Oiartzun, 1919). Azkoitian apaiz egon ondoren Ekuadorrera
joan zen misiolari (1949); handik itzuli (1965) eta Eibarrera eta ondoren Donostiara
joan zen (1966). Pilar Cuadraren
Perfil y pulso de Guipúzcoa,
Miguel de Cervantesen
Don Kijote Mantxa’ko (1977), Inazio Telletxearen
San Ignazio de Loiola. Sólo y a pié eta J.M. Escribá
de Balaguer-en
Surco (Goldatz izenburuaz) lanak euskarara itzuli ditu.
El Diario Vascon erlijio-gaiak landu eta “Euskeraz” ataleko
arduraduna izan da. 1967-70 bitartean Euskaltzaindiaren Gipuzkoako arduradun
izan zen. Euskaltzain urgazle eta 1991z geroztik EIZIEko ohorezko bazkide izan
zen.
El 25 de diciembre de 1907 Jean Hiriart-Urruty es nombrado canónigo
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
|
|
Jean Hiriart-Urruty. |
Escritor en lengua vasca, nacido en Hazparne (Laburdi)
el día 30 de enero de 1859, en la casa “Hazketa-Juanes ederra”.
Hermano gemelo de Dominique. Hace los estudios en los seminarios de Larresoro
y Baiona sucesivamente. En 1881 es nombrado profesor de Larresoro y en 1882
es ordenado sacerdote por el obispo Ducellier de Baiona. Será director
y colaborador entusiasta del semanario “Eskualduna” desde su fundación.
A partir de 1887 comienza su producción euskérica en las columnas
de este semanario. En 1907 es nombrado canónigo el día 25 de
diciembre en reemplazo del recién fallecido Gratien Adema. Murió
en Baiona (?) el día 4 de noviembre de 1915 a los 56 años. Fue,
al decir de Lafitte
(Le basque et la lit..., p. 68), “un escritor
fuera de serie que pasaba de una desbordante charla al ataque apasionado,
mordaz, burlón, en un estilo de tipo pirueta muy popular de tono y,
sin embargo, de gran finura. Fue el maestro incontestable de toda una generación
a quien enseñó a pensar directamente en euskara, sin perderse
en los vericuetos de la fraseología francesa”.