Juan Antonio Irazusta Munoa 1884. urteko ekainaren 9an jaio zen Tolosan

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  uan Antonio Irazusta
Juan Antonio Irazusta.
«Jon Andoni». Gipuzkoar idazle eta politikaria (Tolosa, 1884 - Lima, 1952). Deustuan eta Madrilen egin zituen zuzenbide ikasketak. 1932. urtean sortu zuen, beste batzuekin batera, Antzerti aldizkaria. 1933 eta 1936. urteetan EAJ alderdiko diputatu hautatu zuten Gipuzkoan. Gerra Zibilaren ondoren, Frantziara jo zuen lehenik eta Panamara gero, eta handik Perura. 1951an, hil baino sei hilabete lehenago, apaiz egin zen eta ondoren misio lanetan ibili zen Peruko zenbait lurraldetan. Joañixio (1946) eta Bizia garratza da (1950) eleberriak eman zituen argitara Buenos Airesen. Martinez Sierraren Madrigal obra euskaratu zuen Losintxa izenburua jarrita. Gerra ondoko euskal eleberrigilerik garrantzitsuenetakoa da.

Luis Eleizalde Brenosa idazlea 1878ko ekainaren 9an jaio zen Bergaran

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Luis Eleizalde Brenosa  
Luis Eleizalde Brenosa.
«Iturriain», «Azkain», «Axe» deitua. Gipuzkoar idazlea (Bergara, 1873 - Bilbo, 1923). Madrilen egin zituen zientzia ikasketak. Karlista izan zen gaztaroan, baina emeki-emeki Sabino Aranaren abertzaletasunera hurbildu zen. 1913. urtetik aurrera Euzkadi aldizkari abertzalearen zuzendaria izan zen eta artikulu asko idatzi zituen bertan. Abertzale moderatua zen, eta eztabaida luzeak izan zituen Aberri taldeko nazionalistekin, Manuel Egileorrekin bereziki. Euskarari eta euskararen egoerari buruzko artikulu ugari idatzi zuen; euskararen batasunaren beharra argien azaldu zuen euskalarietako bat izan zen. Euskaltzain izendatu zuten 1918. urtean, Euskaltzaindia sortu orduko. Euskaraz eta erdaraz idatzi zuen. Obra nagusiak: Morfología de la conjugación vasca sintética (1913), La lucha por el idioma propio (1919), Metodología para la Restauración del euskera (1919) eta Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas (RIEV aldizkarian 1922. urteaz geroztik). Erdaraz idatzi zuen, halaber, Landibar, cuadros novelescos del País Vasco kontakizun liburua (1918). Itzulpenak eta poemak idatzi zituen euskaraz. Horien artean Walter Scotten Halidon Hill ipuina (Hallidon Murrua, 1912, Euzkadi aldizkarian) eta Kristo’ren Antz-bidea (Kempis liburuaren itzulpena, 1913, Euzkadi aldizkarian).

Pedro Venancio Gassís y Minondo nace el 7 de junio de 1850

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

Artista pintor nacido el 7 de junio de 1850, hijo de un constructor de barcos bayonés instalado en Pasajes (Pasaia, Gipuzkoa) que previamente había sido ingeniero militar y vicecónsul de España en Hendaya hacia 1860, año en que la familia trasladó la residencia a Hasparren. Posteriormente también sería vicecónsul en Bayonne.

En 1867 Pedro Gassís fue alumno de Achille Zo, quien posteriormente sería un gran amigo de su padre, en la Escuela de Dibujo y Pintura de Bayonne. Poco después se trasladaría a Madrid donde ingresó en la Academia de San Fernando y tuvo como profesor a Madrazo, director del Museo del Prado. En 1872 ingresó, contra su voluntad, en el colegio militar de Guadalajara y a continuación se trasladó a Burgos. Durante unas vacaciones estivales, en 1881 en Italia, realizó una importante producción pictórica veneciana. Murió en Burgos en 1896.

Óleo de Pedro Venancio Gassís
Óleo de Pedro Venancio Gassís, finales del siglo XIX.

Realiza dos exposiciones. En 1892: Madrid, participa con Venise 1891 en la Exposición Nacional de Bellas Artes y obtiene una medalla de tercera clase. En 1896: Donostia-San Sebastián presenta Venise, Marine y Marine de Venise 1891 en la 1ª Exposición de Pintura y Escultura. La Diputación compra una de sus obras.

Algunas de sus obras son Canal de Venise y Muelle de San Sebastián (Museo de San Telmo de Donostia-San Sebastián. Estas dos telas fueron donadas al museo por la madre del artista en 1901) y Marine (óleo, en el Museo Bonnat de Bayonne).

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2008 / 06 / 06-13