Euskaldun zintzoaren etxerako eskuliburua
Egilea: Ana Eizagirre Sagardia
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Orrialde kopurua: 362
ISBN: 978-84-933270-4-0
Ezaugarriak: Euskal Herriko hezkuntzaren historiaren
esparruan Ana Eizagirrek egin duen ikerketa-lana biltzen du liburuak. Zehazki,
herri-xehearen baitan irakurketa eta idazketaren inguruan sortu eta garatu
diren praktika kulturalen azterketa egin du, ikuspegi historiko eta pedagogikotik.
Egutegiak eta hauen irakurketa ohiturak ezagutu nahi izan ditu. XIX. Mendearen
bukaera aldera, eta XX. Mendearen lehenengo hamarkadetan Gipuzkoan sortu eta
irakurri ziren euskarazko egutegiak aztertu ditu, euren bilakaera historikoa,
eta edukiaren azterketa morfologikoa eginez. Garaian egin ziren saiakera desberdinen
artean, irakurketa-eredua finkatu zuen egutegi bat identifikatu du: Euzkel-egutegiya
(1909-1934), eta bere osagarri gisa argitaratu zen Euzkel-egutegi txikiya
(1910-1920?). Irakurketa-eredua sortu zuen, izan zuen irakurleria ugariagatik
eta iraupen luzeagatik. Horrenbestez, ondoren argitaratu ziren Argia
egutegiaren, eta, baita, Arantzazuko egutegiaren, oinarria izan zen
Euzkel-egutegiya, eta bere inguruan garaturiko irakurketa ohitura.
Egutegiaren edukiaz egiten duen azterketatik, forma, hizkera/idazkera, eta
edukiaren inguruko hainbat ondorio ateratzen du egileak: izaera entziklopedikoa
zuen egutegia izanik, bere baitan bildu zuen euskaltzaletasunaren zeinu ziren
ezaugarriak, hots, hizkuntza, eta eredu tradizionalarekin bat zetorren jokabide
moral eta kultural multzoa. Guzti horien artean, hizkuntzak kontsiderazio
nagusia hartu zuelarik, hizkuntz kontzientzian oinarritzen zen kultur identitatea
bultzatu nahi izan zutela esan daiteke.
Egutegia sortu zuten eragileen asmoa zen euskarazko irakurketa sustatzea,
eta berau atsegin egitea. Halaber, egutegiko orrietan ikusten da, herritarrak
alfabetatzeko eta herritarren izaera hezteko zuten borondatea. Ezaugarri horiez
gain, herritarren artean izan zuen harrera eta sarbide ona ikusita, eskuliburu
funtzioa bete zuela esatera dator egilea.
Sendabelarren erabilera Hondarribian
Utilización de plantas medicinales en Hondarribia
Egileak: Pío Pérez Aldasoro eta Josema
Iraola
Argitaratzailea: Hondarribiko Udala
Orrialde kopurua: 109
ISSN: 978-84-934524-7-6
Ezaugarriak: Liburu honek ongi uztartzen ditu sendabelarren
aurkezpena eta bilketa, zenbait gaixotasunetan erabilpena eta ezagutza herritarren
beharrezko berreskurapen ariketa, zeina historian zehar sustraituta dagoen
identitate iturria baita. Gure ezagutza tradizionalaren lanketa alboratzeak
gure burua erasotzea dakar, zeren ezagutza tradizional hori narriatzeak edo
desagertzen uzteak ekarriko baitu geure historiaren desagerpena eta era berean
geure bizitzaren euskarri kulturalak suntsitzea.
Indicadores y análisis de competitividad local en el País Vasco
Egileak: Varios
Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
Orrialde kopurua: 216
ISBN: 978-84-457-2642-6
Ezaugarriak: El nivel de competitividad de un territorio
se refleja en una serie de indicadores de ejecución económica,
de los cuales el que mejor refleja el grado de competitividad, es el nivel
de bienestar de ese territorio, medido en PIB per cápita.
Uno de los elementos esenciales de un modelo de desarrollo regional es realizar
un completo inventario del conjunto de activos y capacidades de los municipios
y comarcas, lo que permite diagnósticar el potencial emprendedor y
la ventaja competitiva de los municipios y de la región en su conjunto.
Este potencial emprendedor se refleja en un panel de indicadores locales cuya
elaboración esté guiada por su fiabilidad y capacidad para detectar
las tendencias y cambios estructurales que puedan surgir, además de
medir el grado de cumplimiento de un objetivo. El conjunto de indicadores
que se presenta para la comarca Iraurgi Hiria (Azkoitia y Azpeitia) en este
primer número de DoK EKONOMIAZ, nos va a permitir determinar la posición
competitiva de una localidad de acuerdo con el método de Michael Porter,
cristalizado en su famoso “diamante”, y aspira a convertirse en
una guía fundamental de la acción política.
La sociedad de confraternidad vasca “Euskal Erria” de Montevideo (Uruguay)
Urazandi 17
Egileak: Xabier Irujo eta Alberto Irigoyen
Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
Orrialde kopurua: 372
ISBN: 978-84-457-2557-3
Ezaugarriak: La presente obra es fruto de una labor
de investigación realizada conjuntamente por ambos autores, abarcando
sólo el periodo de 1912 a la década de 1970, época en
que la actividad de la institución Euskal Erria decae de forma
considerable hasta mediados de la siguiente década. La reactivación
y los delicados acontecimientos políticos vascos que acaecieron en
Uruguay en fechas posteriores han sido las razones por las que los autores
han preferido postergar la investigación de este último periodo.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |