Santimamiñe 2008 proiektuaEscuchar artículo - Artikulua entzun

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Traducción al español

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Santimamiñe 2008 Proiektuaren aurreko fasea, Bizkaiko gizarteari aurkezten ari garena, amaitu da. Fase honetan Santimamiñeko kobaren multzoa modu integralean dokumentatu da, eta lan horri esker gizakiek bertan izandako esku-hartzea zehaztu da eta epe laburrean jarduteko proposamena prestatu da.

Leizeen inguruko alderdi guztiak aztertu dira. Hona:

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak 2005ean adierazi zuen –arestian aipatu den azterlan integral hori hasi zuenean– koba jendearentzat zabalik egon den aldi luzean (1916 urtean hasi zena), eragin nabarmenak gertatu zaizkiola oro har leizeari eta, bereziki Arte Paleolitikoari.

Santimamiñeko koba. Bisontea
Santimamiñeko koba. Bisontea.

Oso argi dago koban eragin diren aldarazpen horiek geldiarazi behar direla, areago ondoko hauek kontuan hartuta:

- Mota honetako ondasun kulturalei dagokienez egon dauden sentsibilitate berriak, eta baita horrelakoak artatzeko dauden formula berriak ere.

- Historiaurreko horma-artean espezialistak direnek eta ondare monumentalaren kudeatzaileek koben arloetan eskuratu dituzten ezagutza osoagoak.

Baldintza horiek kontuan hartuta beharrezkoa izan zen Santimamiñeko kobaren kudeaketari buruzko hausnarketa egitea eta hausnarketa hori eskakizun berriei egokitzea zertarako eta, batez ere, bertan zaintzen den ondarea artatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Santimamiñeko Kobaren multzoak duen garrantzia kontuan hartuta eta, zehatzago, labar-arteari dagokionez bertako ganbara edo santutegiak duena, “Santimamiñe 2008 Proiektua” deritzona jarri zuen abian.

Planak, lehenengo eta behin, Diagnostikoaren Dokumentua egitea ekarri zuen. Dokumentu honek aukera eman du Santimamiñeko koba osoaren ondare-ahalmenaren kudeaketa osoa egiteko eta, aldi berean, erabat dokumentatzeko eta artatzeko bermeak jarri ditu.

Santimamiñe 2008 Proiektuak lan egiteko hiru ardatz ditu:

1. Kobaren ikerketa zientifikoa (arkeologia, artea, geologia, etab.).

2. Leizearen eta bertako ondarearen artapena (ingurumeneko azterlana).

3. Kobako ondarearen zabalkuntza, labar-artearen erakusketari ekiteko modalitate berri baten bidez burutuko dena, 3Dko kopia birtual baten oinarrituta, alegia.

Azken finean, Santimamiñeko ikerkuntza, artapena eta zabalkuntza batuko dituen kudeaketa eredua bilatzean datza. Lortu nahi den helbururik behinena, azterlanaren prozesuaren amaieran, Liburu Zuria egitea da (Ikerkuntza), diagnosis eta kudeaketa dokumentua egitea (Artapena) eta monumentu historikoari berez duen balioa zuzkitzea (Zabalkuntza).

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2008 / 07-25 / 08-29