BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Traducción al español
Santimamiñe 2008 Proiektuak ahalegina egin du Ereñozar leizean eta biltzen duen ondare edukian eragina izan ditzaketen alderdi guztiak atzemateko.
Kultura Foru Sailak, lanari ekiteko ildo horretatik, espezialitate desberdinetako zazpi talde eratu zituen. Talde horiek euren proposamenak egin zituzten orain gizarteari aurkezten zaion proiektua burutzeari dagokionez.
Disziplina askotako talde horretan egon dira:
Lan taldeak eta izan dituzten xede bereziak hauek izan dira:
1. Esplorazio espeleologikoa. Sakon eta zorrotz egin dena.
Ahalegina egin da beste ustezko galeria eta sarbide batzuk bilatzeko eta bestelako
paleolitikoko arte adierazpenik egon daitekeen ere.
Santimamiñeko koba.
2. Topografikoa, planimetria berria egitearen ondoreetarako. Helburu nagusia etorkizunean ikuzketa, zaharberritze eta sarbideen instalazio lanak egiteko oinarri dokumentala eratzea izan da.
3. Azterlan geomorfologikoa. Koba osoa dokumentatu da leizearen eratze eta kolmatazio prozesuaren ezagutza bideratzeko. Lortu nahi izan den helburua leizearen izaera eta eboluzio-egoera zehaztea izan da.
4. Flora mikrobianoaren inbentarioa. Esparru honi dagokionez koban dauden landare-kolonien edukia aztertu da eta, ondorioz, potentzial hori ebaluatu da eta nola ezabatu daitekeen ikusi.
5. Ingurumenaren kontrolaren azterlana eta jarraipena. Ekimen oso konplexuaren bidez ingurumeneko jarraipena betearazi da –bost sentsore talde erabiliz– eta horiek parametro batzuk egiaztatu dituzte era iraunkorrean, besteak beste: tenperatura, hezetasuna, CO2 eta radon gasa.
Azterketa xehekatu honek kobaren barruko, pinturen aretoko eta galeria nagusiko giroaren bilakaera zehaztu digu eta aukera eman du euren artean desberdinak izan arren osagarriak diren bi azterlan egiteko:
1. Santimamiñeren bideragarritasunari buruzko oroitidazkia, eta baita horri berez duen balioa emateari buruzkoa ere.
2. Santimamiñe mantentzeko eta babesteko oroitidazkia-plana.
Diagnosia egiten duten bi dokumentu horiek derrigorrezkotzat jotzen dira leizea era egokian kudeatzeko eta abiaburuko lanak dira hala iristeko dauden egitura guztiak desmuntatzeko (pasarelak, eskubanda,...) nola antzinako instalazio elektrikoa kentzeko.
6. Azterlan arkeologikoa. Honen ondorioz berriz hondeatu behar izan da aztarnategiko antzinako lekukoen zati bat, zertarako-eta horien laginketa osoa eskuratzeko. Horrela erreferentziako sekuentzia estratigrafikoa kokatu eta zehaztu nahi izan da, eta aldi berean lan honek erraztasunak eman ditu antzinako indusketetako materialak berriz kokatzeko, hau da, kronologiari dagokionez hobeto dokumentatuta dagoen sekuentzian.
7. Arte paleolitikoaren azterlana. Historiaurreko artearen arloan egin diren ekarpen berriak kontuan hartuta eta paleolitikoko adierazpen artistiko horien (pinturak eta grabatuak) doitasun handiko argazkiak erabiliz, adierazpen horien ikerketa xehekatua egin da. Azterketa horren helburua Santimamiñeren barruko aparteko eduki horiek gaur egungo eskakizun metodologikoei egokitzea izan da.
Santimamiñeko koba berriz gaitzeko egutegia
Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak behinola ezarri zuen jarduketen kronologia. Egutegi horren barruan hala Santimamiñeko koban bertan egin behar zirenak nola inguruetako lanak sartu ziren. Orduan egin zen programazioaren ondorioz etapa batzuk gainditu dira Santimamiñe 2008 Proiektua zehaztera iritsi arte. Gako nagusiak hauek izan dira:
0 Fasea (2004-2005)
Leizearen ingurumeneko ezagutza lortzeko azterlanak egitea eta, aldi berean, leizearen potentzial artistikoa, arkeologikoa eta geologikoa ezagutzekoak. Helburua: Santimamiñeko multzo osoaren ikerketa integralaren oinarria betetzea.
1. Fasea (2006). Ondoko hauek lortzeko egin ziren jarduketen multzoa:
a) Presioak ezabatzea eta murriztea.
b) Leizea kudeaketa iraunkorrari eta erantzukizunezkoari ekiteko moduko egoeran uztea.
c) Helburu nagusi moduan Santimamiñeren artapena bilatzea.
Aldi horretan lortu ziren emaitzen ondorioz hurrengo jarduketak etorri ziren:
1. Zaharkituta zeuden eta beharrezkoak ez ziren iristeko egiturak desmuntatzea eta gainerakoak konpontzea.
2. Zaharkituta zeuden osagai elektrikoak desmuntatzea eta beste berri batzuk instalatzea.
3. Kobako sarrerako arkua egonkor bilatzeko eta elementu horri segurtasuna zuzkitzeko obrak.
4. Ikuzketa mikrobiologikoko obrak eta kobatik elementu organikoak ateratzea.
5. Kobako sarreran hondeatze eta finkatze lanak egitea.
6. Kobako sarreran bisitentzako plataforma instalatzea.
7. Kobaren ingurumeneko azterlana eta jarraipena.
8. Kobaren birgaikuntzaren prozesuaren azterlana eta jarraipen grafikoa.
2. Fasea (2007)
Multzo honetako jarduketen helburua “Santimamiñeko Kobaren Zabalkuntza Proiektua” ezartzeko izan dira.
Sarreratik aurrera koba jendearentzat zarratzeak nabarmen eragin zuen beste beharrizan bat, kobaren barruko informazioa “kanpora ateratzea”, hain zuzen ere pertsona interesatu guztien ezagutza eta gozamenerako eta, areago, kobak berez dituen ondare kultural eta turistikoengatik. Balore horiek hauek dira:
a) Balore artistikoak (paleolitikoko pinturak eta grabatuak).
b) Santimamiñeko balore geologikoak (espeleotemak).
Zabalkuntza Proiektu horren ondorioz horren arduradunek hedakuntzari ekiteko forma berriak aurkitu behar izan zituzten, irisgarritasun eta iraunkortasun hobekoak. Emaitza “leizearen 3Dko kopia birtuala” diseinatzea eta sortzea izan da.
Gizarteari aurkezten zaion sistema honen oinarria leizearen digitalizazio zorrotz eta zehatza izan da. Lan hori, kobaren kopia birtualarekin batera, bitarteko ezin hobea izan da aldi berean Santimamiñeko multzo osoaren ingurumeneko azterketa lanen jarraipena egiteko.
Kopia birtuala Santimamiñe 2008 Proiektuaren barruan sartzen da eta era erregularrean erakutsiko zaie pertsona interesatuei –Santimamiñeko Zabalkuntza egiteko proiektuaren atal moduan– kobatik hurbil dagoen lokal baten.
Hedakuntzaren arloko funtzio horretarako, planteatu ziren beste funtzio batzuen aurrean, berbarako eraikin berriaren eraikuntza izan zitekeena, bada hautatu zena San Mames baseliza gaitzea izan zen. Baseliza horrek ez du bere funtzio erlijiosoa galduko eta, hemendik aurrera, Proiekzio Aretoa izango du bere barruan.
Ekipamendua osotzeko baselizaren ondoan dagoen antzinako kiosko bat konpondu eta gaituko da. Bertan Santimamiñeko Multzo Kulturalaren Bulegoa eta Bisitarien Arreta Zentroa egongo dira.
Santimamiñeko Multzo Kulturala Urdaibaiko Biosferaren Erreserban dago kokatuta eta horrek erabat baldintzatu du proiektuaren heltze eta garapenaren prozesua. Paisaia singularrak berak, gehi kobaren inguruan dagoen artadi kantauriar garrantzitsuak, izugarri indartzen dute kobaren inguruko esparru naturala.
Indusketak Santimamiñeko koban, 1920.
Ezkerretik eskuinera, Enrique de Eguren, Telesforo de Aranzadi y José Miguel Barandiarán. |
Lekuaren bisitaldia kobako atondoan ikus daitekeen arkeologia-indusketako lanen eta haren emaitza zientifikoen erakusketarekin amaitzen da. Horretarako, atarteak erakusketa plataforma berria du, guztiz atzeragarria eta malgua, kobaren balioak erakusteko balio duena eta, era berean, leku horretan arkeologia-indusketak egiteko bide ematen duena.
Halaber, planaren garapenak kobaren arkeologia-indusketa sistematikoari berriro ekiteko aukera eman du, egindako balorazio kanpainetan (2004-2006) emaitzak bikainak izan direla. Hurrengo ikerketak eta esku-hartzeak hurrengo bost urteetan egingo dira, sei hilabeteko urteko aldietan.
Jarduera berrien multzoak eta kobako atartea handitzea ahalbidetzen duten aukerek erakargarritasun handiagoa emango diote Santimamiñerako bisitaldiari. Horrez gain, –ikuspegi zientifiko hutsetik– bere garaian Telesforo de Aranzadik, José Miguel de Barandiaranek eta Enrique de Egurenek para este emblemático yacimiento de Bizkaiko aztarnategi ospetsu horri emandako ikerketak eta lorpenak osatzea bultzatzeko balio izango dute, arkeologiaren gaur egungo aurrerapenak ikusita.
3. fasea (2008-2013)
Barrunbearen bilakaerari jarraitu eta zehatz kontrolatzeko programa, hori garatzen zen bitartean Santimamiñeko koba mantentzeko eta jagoteko plana ezarri dela.
“Santimamiñeko Behatokia” izeneko talde aholkulariak burutzen du etengabe Santimamiñeko Multzo Arkeologikoari jarraitzeko prozesua. Talde hori urtean bi alditan –gutxienez– biltzen da, barrunbearen ingurumen bilakaera ebaluatzeko. Bere lanak 2008-2013ko aldira arte iraungo du.
Santimamiñeko Behatokia Bizkaiko Foru Aldundiak haitzuloaren gaineko jarduerak ezarri eta baloratzeko erabiliko duen tresna izango da eta zuzen zaindu eta zabaltzeko behar diren esku-hartzeak (mantentze-lanetako obrak edo ikerketak) zehazteko balio izango du.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |