BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Traducción al español
Ataria izan ezik Santimamiñe koba jendearentzat ixteko proposamena, 2006an aurkeztua, ororen gainetik balio kalkulaezineko kultur ondasun hau kontserbatuko zuen kudeaketa-sistema bilatzearen ondorio logikoa izan zen.
Paleolitoko labar arte garrantzitsua biltzen duen haitzulo honen kudeaketa oso konplexua da, ondasun hauskorra baita eta, kasu askotan, denboraren poderioz ere jada aldatu baita.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren iritziz, bera izanik haitzuloa bai gizartearentzat bai ondorengo belaunaldientzat zaintzeko ardura duena, labar pinturak dituen koba bat modu arduratsuan eta iraunkorrean kudeatu ahal izateko, beharrezkoa da jendeari sartzen ez uztea eta soil-soilik ikertzaileei ematea hura zuzenean bisitatzeko aukera.
![]() |
Ereñozar mendia. Santimamiñe koba. |
Zalantzarik gabe, Santimamiñe behar bezala mantendu behar da. Alabaina, horrez gain, biztanleek hain ezaugarri bereziak dituen kultur ondasunaz gozatzeko aukera izan behar dute, eta are gehiago turismoa eta aisia gero eta zabalduago dauden mundu aurreratu batean.
Behar bikoitz horren ondorioz, bi baldintza horiek uztartzen dituen egungo eredua sortu da (kanpoaldetik ibiltzea / birtualki barnealdera sartzea). Eredu horrek, gainera, ingurunean dauden edukiak bi zatitan banatutako bisitaren bidez azaltzen ditu:
1. Ibilbidearen lehen zatiak, barrunbea dagoen artadi kantauriarretik barrena, monumentua dagoen natur ingurunearen balio handia erakustea du helburu (Urdaibaiko Biosferaren Erreserba); ondoren, haitzuloaren ahoan dagoen aztarnategi arkeologikoa ikus daiteke.
2. Aurkezpenaren bigarren zatia San Mames ermitaren barruan egiten da. Gune hori kobaren 3D maketa birtualaren proiekzio gela gisa egokituta dago. Horrela, jendeak Santimamiñe barrunbe osoa ikus dezake, baita pinturak dauden eremuak ere, baina koban inolako eraginik izan gabe.
Santimamiñe edo San Mames ermita.
Bizkaiko Foru Aldundia jabetzen da datozen urteetan pixkanaka joango direla ixten Paleolitoko arte mota hau duten haitzuloak, deskontaminazio eta kontserbazio premiak direla medio. Horregatik erabaki da, baldintza saihestezin gisa, erabateko oreka behar duen ondasun hau zaintzea.
Haatik, uste dugu, orobat, zeharkako aurkezpen sistemen alde egiten duten hedapen programak, erreplika fisikoetan edo teknologia berrien produktuetan (erreplika birtualetan) oinarrituta, aukerarik baliozkoena direla halako ondarea jendeari erakusteko.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
![]() | Aurreko Aleetan |