Santimamiñeko ingurunearen kultur eta turismo eskaintzaEscuchar artículo - Artikulua entzun

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Traducción al español

Santimamiñeko multzo arkeologikoa maila handiko kultur ondasuna da eta aisiaren, ingurumenaren eta kulturaren ikuspegitik eremu pribilegiatuan kokatuta dago.

Inguruneak zorrotzenak ere erakarri eta gustura utz ditzake eta era guztietako aukerak eskaintzen ditu. Laga eta Laida hondartzak, Atxerre ermita, Elantxobe eta Ogoño ikaragarria, Ibarrangelu eta San Andres eliza eta bertako erretaula, Betikazarre Baserria, eta, handik minutu gutxira, Kortezubi.

Baina, Santimamiñerekin batera, elkar bultzatzen duten beste hiru kultur aukera ere badira:

Argazkia
Elantxobe (Bizkaia).

Omako baso biziduna

Kortezubin bertan dago eta Agustin Ibarrola artistaren obra da. Margotutako 42 irudi ditu; horietako batzuk leku jakin batzuetatik bakarrik ikus daitezke.

Koloreek eta naturak jolasa sortzen dute, pinudiaren gaineko formen nahasketa. Plastikotasunak, Santimamiñe haitzuloan bezala, ingurunearekin bat egiten du eta paregabeko zerbait sortzen dute.

Euskal Herria Museoa

Gernikako monumentu gunean dago, Batzar Etxea, Herrien parkea, Santa Klara komentua eta Santa Maria eliza ondoan dituela.

Museoa Alegria Jauregian dago; Montefuerte oinetxea izan zen bere garaian. Eraikina bera bezain zirraragarria du edukia. Euskal Herriaren jatorrian, geografian, kulturan, garapenean, etnografian eta abarretan murgilduko gara bertako geletan. 150.000 urteko historia biltzen du, bisitarientzat ikusgai.

Gernika-Lumo (Bizkaia). Batzar Etxea
Gernika-Lumo (Bizkaia). Batzar Etxea.

Foruko herri erromatarra

Foruak, Santimamiñeko haitzulotik kilometro gutxira dagoenak, Bizkaiko aztarnategi erromatar garrantzitsuena dauka Elexaldeko muinoan, bai hedadurari, bai kontserbazio egoerari dagokienez.

Kristo ondorengo I. eta V. mendeen artean bizi izan ziren erromatarrak gune horretan. 60.000 metro koadroko eremua hartzen du, eta mendeetan zehar ongi mantendu izanari esker, nekazaritzako eta abeltzaintzako herri baten eta ustiaketa metalurgikoaren berezko erabilerak identifikatu ahal izan dira.

Azken urteetan indusketa kanpaina handiak egin dira bertan; duela gutxi esku-hartze arkeologikoa ere egin da handik hurbil dagoen San Martin elizaren barruan, eta erromatarren garaiko aurkikuntza berriak egin dira.

Santimamiñe, Urdaibai, Omako basoa, Euskal Herria Museoa, Gernikako monumentu multzoa, Foruko herri erromatarra, etab. Kultura, aisia, historia, edertasuna, natura bizi eta garbia.

Azken finean, Santimamiñeko multzo arkeologikoak eta Santimamiñe 2008 Proiektuak ezin izango lukete inguru hobea izan.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2008 / 07-25 / 08-29