1858ko abuztuaren 29an Jose Maria Iparragirre Balerdik bigarren aldiz hartu zuen Ameriketarako itsasontzia, Baionan
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Jose Maria Iparragirre. |
Gipuzkoar kantari eta olerkaria (Urretxu, 1820 - Itsaso, 1881). Zerainen egon
zen haur garaian, osaba baten etxean, gaztelania eta gramatika ikasten, eta
Gasteiza bidali zuten, hamaika urte zituela, apaiz ikasketak egiteko. Hamahiru
urte zituela, Madrila joan zen familiarekin batera, eta hango jesuiten ikastetxe
batean egon zen zenbait hilabetez, Lehen Karlistada hasi zen arte. 1834an etxetik
alde egin eta, Euskal Herrira itzuli ondoren, Gipuzkoako batailoi karlista batean
soldadu izan zen. Gerra garaian hasi zen gitarra jotzen, kantari eta bertsoetan.
1835ean zauritu zuten Arrigorriagako guduan eta Karlos erregegaiaren soldadu
zaindari izateko hartu zuten ondoren. Bergarako Hitzarmena onartu ez eta Frantzia
aldera jo zuen 1839an eta frantsesa ikasi zuen ondoko urteetan. 1848. urteko
iraultzan parte hartu zuen; agi denez
La Marseillese ereserkia kantzatzen
zuen barrikaden artean, eta Napoleon III.aren gobernuak Frantziako lurraldetik
kanpo ezarri zuen, arriskutsua zela eta. Suitzan, Italian eta Alemanian barrena
ibili ondoren, Londresa iritsi zen 1851an, eta han egon zen 1853an Hego Euskal
Herrira itzultzeko baimena eman zioten arte. Urte hartan ondu zuen bere
Gernikako
Arbola ospetsua eta euskaldunak bildu ohi ziren Madrilgo San Luis ostatuan
kantatu zuen lehenbizikoz kanta hura. Iparragirreren ihardunari guztiz arriskutsua
iritzi zioten Espainiako gobernari liberalek eta berriro egotzi zuten estatutik
1855ean. Ameriketara jo zuen orduan eta Buenos Airesen ezagutu zuen emakume
gipuzkoar batekin ezkondu zen han. 1878an itzuli zen Euskal Herrira eta omenaldi
asko egin zizkioten arren, guztiz pobre bizi izan zen hil zen arte. Iparragirre
historiako euskal kantari ezagunena eta kantatuena izan da. Bere
Gernikako
Arbola kantuak hego eta iparraldeko euskaldunen ereserki itxura hartu zuen
berehala eta horrela jarraitu du XX. mendean ere. Bestalde, guztiz ezagunak
dira Iparragirreren beste kanta asko:
Ume eder bat, Zibillak esan naute,
Gitarra zartxo bat da, Nere etorrera lur maitera, Ara nun diran, Nere andrea
eta abar.
Sebastian Mendiburu idazlea 1708ko irailaren 2an jaio zen Oiartzunen
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
|
|
Sebastian Mendiburu. |
Gipuzkoar idazlea (Oiartzun, 1708 - Bolonia, Italia, 1782). 1725ean sartu
zen Jesusen Lagundian. Nafarroako herri euskaldunetan ibili zen predikari
eta misioak ematen. Hizlari fama handia lortu zuenez gero, «Euskal Zizeron»
ezizena jarri zioten. Iruñeko gotzaiaren eskariz, Filosofiako eta Teologiako
katedraduna izan zen. 1767. urtean Karlos III.ak jesuitak Espainiatik bota
zituenean, Italiara jo zuen beste jesuitekin batera, eta Bolonian hil zen
hirurogeita hamalau urte zituela. Idazle gisa, Manuel Larramendiren eskolakoen
artean sartua izan da Mendiburu, nahiz eta bien artean eztabaida gogorren
bat izan zuten dantzen alde batak (Larramendik) eta kontra besteak (Mendiburuk).
1747an
Jesusen Bihotzaren Devocioa obra, Aita Croisset-en liburuaren
moldapena, eman zuen argitara. Argitalpen asko izan ditu liburuak, Gregorio
Arruek gipuzkerara itzulita egindakoa (1883), besteren artean. Mendibururen
beste liburu batzuk dira:
Jesusen Amore-Nequeei dagozten cembait otoitz-gai
(1759-1760).
Euscaldun onaren viciera, mezaren entzun-vide labur
erreza, errosarioco amarrecoen asiera, eta cembait bederatzi-urrun edo novena
(1762). Patxi Altuna jesuitak 1982an Mendibururen ordu arte argitaratu gabeko
lanak plazaratu zituen bi liburukitan,
Aita Sebastian Mendibururen idazlan
argitaragabeak izenburupean. Han ageri diren obrak dira, besteak beste:
Kristau dotrina, Igandeetako irakurraldiak, Fest-egunetako irakurraldiak
eta San Francisco Xabierren bederatzi-urrena. El 4 de septiembre de 1853 nace Fermín Cándido Calbetón y Blanchón
Fuente: Enciclopedia Auñamendi
|
|
Fermín Cándido Calbetón y Blanchón. |
Político nacido en Donostia-San Sebastián
el día 4 de septiembre de 1853. Estudió en Madrid obteniendo
la licenciatura de Derecho en 1877. Una de sus primeras actividades fue desempeñar
una cátedra de Hacienda Pública y de Derecho Político
Comparado en la Universidad de la Habana hasta 1887. En 1884 había
sido elegido diputado por Matanzas (Cuba). En 1887 fue diputado por San Sebastián
y director de Gracia y Justicia en el Ministerio de Ultramar y al año
siguiente Subsecretario de Gracia y Justicia. En 1891 y 1893 representa de
nuevo en las Cortes de Madrid a San Sebastián y en 1898 es nombrado
Senador por Gipuzkoa. En 1903 Silvela le nombra senador vitalicio y en 1910
Canalejas le hace ministro de Fomento. Su intervención fue destacada
en el estudio de un proyecto de ley de Crédito Agrario, otro sobre
ley de Inspección de Bancos y Sociedades Anónimas y el fomento
de la Previsión, Socorros Mutuos, Seguro de Invalidez y Seguros Sociales
que llevó al R. D. del Ministerio de Fomento del 5 de marzo de 1910.
Desempeñó también el cargo de embajador de España
ante la Santa Sede con Pío X, preparando el terreno para que los proyectos
en orden a la enseñanza no fueran mal recibidos por el Vaticano. Se
destacó como Miembro de la Comisión de Códigos, de la
Junta de Colonización Interior y sobre todo en 1911 en el Congreso.
En su discurso de ingreso en la Academia de Ciencias Morales y Políticas
condenó las ideas económico-liberales. En el Congreso de Economía
Popular, celebrado en Valencia en mayo de 1918, intervino en el tema de Previsión
Social, al que se dedicaba con predilección. Ejerciendo el cargo de
ministro de Hacienda en el Gabinete Romanones desde el 5 de diciembre de 1918,
le llegó la muerte el día 4 de febrero de 1919. El día
1, ya viaticado, Romanones había pasado la cartera interinamente al
Marqués de Molina. El Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
acordó el 14 de febrero dar su nombre a la calle, conocida hasta entonces
por Puyuelo, de la parte vieja de la ciudad.