Euskal Zinearen Eguna

Gaur, irailak 24, Euskal Zinearen Eguna ospatzen ari da Donostiako Zinemaldian, beste gauza askoren artean, noski.

Euskal Zinemaren Eguna Euskadin egindako azken produkzioak sustatzeko eta erakusteko sortua da eta hainbat generotako lanak ikusi ahal izango dira.

Besteak beste, lau film luze berri, duela gutxi estreinatutako beste 6 luzemetrai eta 16 film labur: 2007ko Kimuak katalogoko 8 eta 2008an egindako beste 8.

---------------------------------------------------------------------------------------

Estreinaldia - Motema Na Ngai
Zuzendaritzan Juan Miguel Gutiérrez.

Kongoko Errepublikan hitz egiten den lingala hizkuntzan “Motema na ngai” hitzek “Nire bihotza” esan nahi dute. Hizkera poetikoan maitaleek elkarri esaten dizkioten hitz samurrak adierazteko erabiltzen da. Eta itzulpen askea eginez gero "Maite zaitut!" dela esango genuke, edo “Ene maitea!”. Dokumental honen zuzendariari, Juan Miguel Gutiérrez, hitz horiek ateratzen zaizkio Afrikarekin pentsatzen duen bakoitzean.

Informazio Saila - Los cronocrímenesabaltegi Bitxiak – Lake Tahoe
Zuzendaritzan Nacho Vigalondo. Antzezlanetan Karra Elejalde, Bárbara Goenaga, Nacho Vigalondo, Candela Fernández.

Ustekabean iraganera bidaiatu eta bere buruarekin aurkituko den gizona. Basoaren erdian biluzik dagoen neska. Aurpegia arrosa koloreko bendaz estalia duen tipo arraroa. Mendixka baten gainean eraikitako mantsio aztoragarria. Puzzle inprobisatu honetan, beldurrak, dramak eta suspenseak krimen imajinaezin batera eramango gaituzte. Nor da hiltzailea? Nor da biktima?

 

19.09.2008 - 22.09.2008 - 23.09.2008 - 24.09.2008 - 25.09.2008 - 26.09.2008 - 29.09.2008


thumbnail 2