Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Jose Ramon de Miguel
Argitaratzailea: Ordiziako Udala
Orrialde kopurua: 199
ISBN: 978-84-606-4564-1
Ezaugarriak: Andres Urdanetaren bizitza kontatzen
du “Urdaneta eta bere garaia” liburuak eta bere garaiko testuinguruan
txertatzen du bere bizitza.
Jaio zen herria, Ordizia, lehen kapituluak aipatzen du bakar bakarrik, baita
familia loturak ere.
Garaiko testuingurua azaltzen da, munduko potentzia handienak ziren Gaztela
eta Portugalen arteko lehia ere bai, itsasoak menderatzeko izan zuten lehia,
alegia.
Hurrengo hiru kapituluak Jofre García de Loaysaren espedizioa aipatzen
dute, eta horren kronista nagusia izan zen Urdaneta bera. Espedizio horretan
jaso zuen Urdanetak hogeita hamar urte geroago Filipinetarako espedizioaren
itzulerako bidea gidatzeko jakinduria.
Bidaia horren kontakizuna, Mexiko-Filipineta-Mexiko (itzulerako bidea), hurrengo
kapituluetan aztertzen da, 1539 urtetik aurrera Mexikon egin zuen egonaldiarekin
hasita, han egin zituen lanak eta izan zituen ardurak, eta 250 urtez munduko
merkataritza baldintzatu behar zuen bidaiaren prestakizunak.
Itzulerako bidea amaitutakoan, Gaztelara joan zela azaltzen du, Erregeari
kontu emateko joan zen, eta bere jaioterria bisitatu