Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Josemari Velez de Mendizabal
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 280 + 2 DVD
ISBN: 978-84-8419-160-5
Ezaugarriak: Euskonews aldizkariak bere lehen hamarkada
bete du osasunean. Astero milaka irakurlerengana iristen da eta ez genuen
imajinatu hastapenetan, lortu ditugun mailak erdietsiko zirenik. Talde lana
izan da, isila eta jarraikia. Urratsez urrats eta helburuz helburu, sendi
zabal eta langile bat osatzen joan gara, gaur egun harro sentiarazten gaituena.
Liburu hau osatzen duten elkarrizketak astekariaren hamargarren urtebetetzearen
ekarpen soila dira. Badok 13 titulatu dugu, baina hamahiru ez ezik...
bost ehun eta hamahiru aurkez litezke, euskal kulturaren espektro zabalean
horiek eta pertsonaia gehiago ere sartzen baitira. Den-denak dira gogoan edukitzekoak,
euren lanak Euskonews gure aldizkarian, modu batean edo bestean,
aritu izan diren ia bi mila lagunak bezalatsu. Bihoakie horiei denei, zinez,
astekaria ekoizten etengabe aritu izan garen denon eskerrona.