Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Aitziber Etxezarreta Etxarri
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Orrialde kopurua: 358
ISBN: 978-84-9860-113-8
Ezaugarriak: Lan monografiko honek etxebizitzaren
gaia du ardatz, eta beraz, egun puri-purian dagoen gizarte kezka bati erantzuteko
saioa da. Etxebizitza, biztanleontzat behar-beharrezko ondasuna izateaz gain,
testu juridikoetan onarturiko eskubidea da. Baina, horretaz gain, etxebizitza
ondasun ekonomikoa den neurrian, oso aldakorra eta hegazkorra den merkatu
batean kokatzen da. Hain zuzen ere, azken urteotan batetik eta bestetik bereganatu
duen interes hazkorraren testuinguruan garatu da lan hau, eta azken batean,
gaiaren inguruko hurbilketa akademikoa izan nahi du, baita erabilpen praktikoa
izan dezakeen informazio zein hausnarketa erabilgarrien iturria ere.
Lan honetan Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatea aztertu da, hau era berean
Europako testuinguruaren baitan txertatuz. Etxebizitzaren ikuspegi orokorra
eta sakona eskaintzen du, bai maila teorikoan zein analisi enpirikoen bitartez.
Halaber, etxebizitza ardatz anitzetatik jorratzen da, besteak beste, merkatuaren
alderditik, etxebizitza sistemen baitan eta baita politiken alorretik ere.
Denak ala denak ezinbestekoak gaur eguneko arazo nabarmenenetako baten muinera
heltzeko.