Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Nikolas Makiavelo
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 126
ISBN: 978-84-9860-116-9
Ezaugarriak: Nikolas Makiavelo (Florentzia,1469-1527),
Errenazimenduko pentsamendu politikoaren deskribatzaile eta teorikorik garrantzitsuenetariko
bat izan zen. Beraren idatziek eragin handia izan zuten aurrerantzean, ondorengo
mendeetan politikaren izaeraz eta gizarte-egituraketa berriaren inguruan eman
zen eztabaidaren adierazle bilakatu baitziren.
Printzea Makiavelo hil ondoren argitaratu zen (1532). Botereari buruzko tratatu
honetan printzerri bat nola eskuratu, defendatu eta indartu daitekeen deskribatzen
da, baita printzearen dohainak eta ahuldadeak zein diren eta horiek nola ezkuta
daitezkeen ere, horretarako aldeko nahiz kontrako adibideak erabiliz.
Hemen esan beharra dago printzeak saiatu behar duela bera baino lagun boteretsuagorik
inoiz ez adiskide hartzen beste batzuk erasotzerakoan, behar gorrian aurkitu
ezean, bederen, goian esan dudan bezala; irabazten badu, haren gatibu geratzen
delako. Eta printzeek ez dute inoren menpe egon behar, ahal izanez gero. Veneziarrek
frantsesei lagundu zieten Milango dukearen aurka, eta lasai asko egon zitezkeen
horrelakorik egin gabe; hondamendia bilatu zuten.
Baina laguntzari uko egitea ezinezkoa bada, florentziarrei gertatu zitzaien
bezala aita santua eta Espainia beren armadekin Lonbardia erasotzera zihoazenean,
orduan printzeak baten alde egingo du goian esandako arrazoiengatik. Eta inork
ez dezala pentsa beti hautu segurua egingo duenik, hobe da jakitea denak direla
dudamudazkoak; horrelaxe izaten baitira gauzak, eta nahikoa izaten da ezbehar
batetik ihes egin nahi izatea, beste batean erortzeko; baina arazoen izaera
ezagutzean datza zuhurtasuna, eta aukera txarren artean onena egitean.