Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Paul M. Fishbane, Stephen Gasiorowicz eta
Stephen T. Thornton
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 1332
ISBN: 978-84-9860-120-6
Ezaugarriak: Irudian egungo bizitzako objektu eta
gertaera arruntak ageri dira: aerosorgailuak, bizikleta, tximistak, burdinolan
gori-gori jartzen den altzairua, gauean ikusten ditugun izarrak... Haietako
batzuk garapen teknologiko handiko tresnak dira; beste batzuk, berriz, naturan
betidanik ikusten diren gertaerak.
Baina haiek oro fisikaren hizkuntzaz deskriba ditzakegu. Haietan, izan ere,
fisikaren printzipioak eta aplikazioak biltzen dira; liburu honetan jasoak
eta ondo azalduak aurkituko dituzun printzipio eta aplikazioak, hain zuzen.
Mekanika newtondarrak, esaterako, izarren higidura deskribatzen du, eta bizikletaren
higidura eta azelerazioa ere bai; burdinolako altzairuaren goritasuna termodinamikak
azaltzen du, eta altzairu gorigoriak igortzen duen argi gorrixkaren jokaera,
optikak; elektrizitatearen eta magnetismoaren ideiak nahitaezkoak dira tximistek
eta aerosorgailuek sortzen duten energia deskribatuko badira; eta azken horiek
daramaten elektronika fisika kuantikoaren printzipioen mende dago, hots, azken
hamarkadetako gure gizartea eraldatu duten printzipioen mende.
Liburu honetan zehar, zure eguneroko bizitza azaltzen duten fisikaren printzipioak
esploratuko dituzu!