Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Antonio Zavala
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 378
ISBN: 978-84-7907-598-9
Ezaugarriak: Gabon egunean atez ate eskean eta kantuan
ibiltzeko ohitura haundia zen garai batean Euskal Herrian. Hartarako bertsoak
behar eta moldatu egiten ziren.
Gabon, bertso hauek abenduaren 24an kantatzen zirelako, Eguberri
festa handiaren bezperan, alegia, Jesusen jaiotzaren berri pozgarria alde
guztietara zabaltzearren.
Eskeko, taldeak atez ate ibiltzen zirelako, limosna eske alegia,
toki askotan Santa Ageda bezperan edo San Juan bezperan bezela. Baina eskeko
ez diren bertsoak ere azaldu dira batzuk, askoz gutxiago badira ere, eta liburu
honetan sartu dira.
Eta bertsoak, kantatzen zirenak gehien bat bertsoak zirelako, lau
puntuko aleak, noski. Bi puntukoak ere erabiltzen ziren, koplak alegia, baina
askoz ere gutxiago.