Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

“Bourciez” bildumako euskal atlasa (BBEA)
2. Gramatika: “Julio Urkixo” Euskal Filologi Mintegiaren Urtekaria Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo” XXXIX-1 (2005)

Egileak: Gotzon Aurrekoetxea, Xarles Videgain eta Aitor Iglesias
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 290
ISSN: 0582-6152

Ezaugarriak: “Bourciez Bilduma”ko euskal testuetan oinarrituz, 101 gramatika ezaugarriren distribuzio geografikoa ematen da liburuan. Ezaugarri bakoitzean herrietako testuetan agertzen den testu-hitza eta lemekin eraikitako distribuzio geografikoaren mapa:

– 12 mapa deklinabide kasuez (1-11 mapak);
– 13 mapa izen sintagmako beste ezaugarri batzuez, hala nola posesiboak, izenordainak, zenbatzaileak eta erakusleak (12- 24 mapak);
– 35 mapa aditz morfologia eta aditz sintagmako osagaiez: aditz lagun eta trinko batzuk, alokutiboaren erabilera eta aditzondoak (25-59 mapak);
– 16 mapa sintaxiari dagozkion ezaugarriez: antolatzaileak, denborazko, osagarrizko, helburuzko, erlatibozko, kausazko mendekoak, juntagailuak aztertuz (60-75 mapak).
– Eta fonologiari dagozkion ezaugarriak: zenbait arau fonologiko, hots zenbaiten agerrera, diakroni bilakaera batzuk (76-101 mapak).

Liburua, sarrera batez gain, lemen eta testu-hitzen indexez osatzen da.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media