Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 130
ISBN: 978-84-9783-652-4
Ezaugarriak: Zinea eta literatura. Literatura eta
zinea. Finean, zerbait kontatzeko beharra dute biek ala biek, bakoitza bere
esparrutik. Eta biei disekzioa egin die Harkaitz Canok; muinetaraino sartu
die bere bisturi zorrotza eta bien artean daudekeen harremanez, kontraesanez
eta loturez hitz egiten digu, zorrotz eta argi, bere idazle ofizioaren talaiatik
beti ere. Zineak, bere kontatzeko moduan, badu zerikusirik komikiarekin, pinturarekin,
musikarekin... eta baita, nola edo hala, literaturarekin ere. Harkaitz Canok
Francis Ford Coppola zine zuzendariaren hitzak gogorarazten dizkigu: “Literatura
izan nahi duen zine bateko partaide izateak harrotzen nau”. Baina, aldi
berean, Alfred Hitchcocken hitzak kontrajartzen dizkigu: “Nire irudipena
da orkestra zuzendari bat ote naizen... Paisaia ederrei begira, argi eta koloreak
erabiliz, pintore sentitzen naiz. Literaturarekin, ordea, mesfidatia naiz;
liburu on batetik ez da derrigorrez film on bat ateratzen”. Zinea eta
literatura, literatura eta zinea: bikote perfektua ala ezinezko bikotea? Bi
joera horien artean kokatzen da Harkaitz Canoren azterketa.