Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Gogoa
VII-2. 2007ko urria

Egilea: Kepa Korta (Zuz.)
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 154
ISSN: 1577-9424

Ezaugarriak: Gogoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria da, euskaraz, urtean bitan argitaratuko dena. Gogoak diziplinarteko izaera du: Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, bereziki logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatuz.

Gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik diziplina anitzeko adituen elkarlana baizik Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazioa eta Ekintza behar bezala aztertzeko.

GOGOA VII-2 2007ko urria:

AURKEZPENA: Zuzendariak.
ITZULPENA
– Pierre Bourdieu: Iritzi publikoa ez da existitzen.
ZABAL-ZEHATZ BEGIRATUZ
– Pello Huizi: Pentsamenduaren psikologia.
ARTIKULUAK
– Esteban Antxustegi eta Cristina Lasa: Jean-Jacques Rousseau: Bihotzaren mintzoa.
– Larraitz Zubeldia eta Kepa Korta: «Omen»ek esan nahi omen duenaz.
LIBURUEN KRITIKAK
– Alain Ulazia: David Hilbert and the Axiomatization of Physics (1898-1918) (Leo Corry).
– Joana Garmendia: Empty names, fiction and the puzzles of non-existence (Anthony Everett & Thomas Hofweber, arg.).
– Jesús Mari Larrazabal: Linguistic Turns in Modern Philosophy (Michael Losonsky).
AURKEZPEN LABURRAK.
BERRIAK
– Mixel Aurnague: Carlota Smithen oroimenez.
KONGRESU, JARDUNALDI ETA IKASTAROAK

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media