Lotutako artikuluak

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Gasteiz, 30 urte: gizartearen isla

Ceferino Yanguasen obra esanguratsua da oso. Ez artista izan zelako (tokiko berri-emailea baino ez zen izan, kazetari grafiko eta estudioko argazkilari gisa lan eginez) baizik eta XX. mendearen lehen erdialdean Gasteizek zuen gizarte kontserbatzailea islatzen jakin zuelako. Hain zuzen ere, horixe da Vitoria: imagen de una ciudad en clama liburuaren (Gasteizko Udala, 2007) helburu nagusia: erakustea gizarteak argazkietan ageri den bezala ikusten zuela hiria, argazkilariak garai zail hartan esku hartu behar izan zuela eta hori guztia irudietan jaso dela.

Liburuak galdera xume hauei erantzun nahi die: zer esan nahi zuten Yanguasen hiru mila argazkiek? Zer ezkutatzen zuten? Nola eta zergatik esaten zuten ziotena? Erantzunak, ordea, ez dira horren xumeak.

Argazki horiek lortzeko, argazkilariak Gasteizko hiriaren hiru mila argazki ikusi, ordenatu, hautatu eta interpretatu behar izan zituen. Lan horrek gerra zibilaren aurreko urteak, gerrako urteak eta gerraondokoak jasotzen ditu. Bilduma osoa Gasteizko Pilar Arostegi Udal Agiritegiko Argazkilaritza Sailean dago, 1955etik.

Azken buruan, gertakariak eta ikuspegiak bereiztea zen kontua, baina ikertzaileak gertaerak zuzenean inoiz ez zituela ezagutuko kontuan hartuta, hainbat baliabideren bitartez baizik, beste irudi batzuen edo historia liburuen bidez, esaterako.

Bilduma lehenengoz ikustean argi geratu zen 30eko hamarkadako gasteiztarrak ez zirela ziren bezala azaltzen irudietan, izan nahi zuten bezala baizik. Yanguasek gizarte errealitatea baino gehiago gizarte ilusioak jaso zituen, bizimodu arrunta baino gehiago bizimoduaren irudikapen berezia. Horrela, argazkietan ziren baino askoz ere formal eta dotoreago azaltzen ziren gasteiztarrak, hau da, mozorrotuta.

Gasteiztarrak, beraz, ez zituzten ziren bezala irudikatu, haiek azaldu nahi zuten bezala baizik. Baina nola eta nork ikus zaitzaten nahi zuten? Goi mailako gizarte-taldeek. Bere argazkiak aztertzean, argi ikusi zen Yanguasek eskua sartu zuela haien irudiaren alde egiteko.

Gaien eta formaren aukeraketan agerikoa da hori. Batetik, irudikatzeko aukeraturiko gaietan ikusten da, zer esaten duen eta zer ez. Eta bestetik, irudikatzeko moduan, esaten duena esateko moduan. Izan ere, gizonek emakumeekiko eta aberatsek pobreekiko duten nagusitasunari buruz gizarte osoak zuen irudipena islatu zuen Yanguasek.

Ahulak

Gasteizen, 1930ean, emakumeak gizonezkoak baino gehiago ziren, baita pobreak aberatsak baino ere. Baina hala ere, emakumeak 125 iruditan baino ez dira ageri, eta pobreak 25 bat iruditan.

125 irudi horietatik 30 baino ez daude kanpoaldean eginak. Izan ere, garai hartan, etxea zen emakume zintzoen leku aproposena. Ondorioz, Yanguasen irudi gehienetan, emakumeak ama gehienen antzera ageri dira, seme-alabak inguruan dituztela; etxeko-andre gisa ere bai, plazan erosten, elizatik irteten edo josten.

Tradiziozko rolean harrapatuta, Yanguasen irudietan emakumeak irribarre gozoz eta besoak soinean gurutzatuta dituztela ageri dira, eskuen, poltsaren, eskularruen, zapien, Bibliaren edo josteko lanen atzean babestuta.

Emakumeak oso argazki gutxitan ageri dira kaleetan nagusi direla, eta harrigarria da argazkietako bat Errepublikaren aldarrikapena ospatzeko lehen urteurrenean egin izana, 1932ko apirilaren 14an. Bat-bateko argazki horretan, ez dago irribarre gozorik. Emakumeak irmoago, duinago, ezkuturik gabe ageri dira.

Argazkia: Ceferino Yanguas. Archivo Municipal de Pilar Aróstegui

Argazkia: Ceferino Yanguas. Archivo Municipal de Pilar Aróstegui.

Baina hori salbuespena baino ez da. Yanguasen argazkietan emakumeen paperari buruzko ikusmolde zaharrak dira nagusi; emakumea apaingarri gisa, eskulturagile baten tailerrean biluzik, prostituta gisa, ikusleari bularra erakusten.

Argazkia: Ceferino Yanguas. Archivo Municipal de Pilar Aróstegui

Argazkia: Ceferino Yanguas. Archivo Municipal de Pilar Aróstegui.

Yanguasek txiro, nekazari eta langileen inguruan egin zituen irudietako ezaugarri nagusia ere horixe da, hiru gizarte-talde horiek oso gutxi ageri direla, gizartean gehiengoa izan arren.

Yanguasek hainbat eredu (Rembrandt, Goya, baita Ignacio Díaz de Olano gasteiztar margolaria ere) eta modelo izan zituen, Gasteiz gainerako hiri handiak bezain grafikoa izan ez arren, gerra garaian eta gerraostean gosetea izan baitzen nagusi.

Yanguasek ez zien pobreei argazkirik egin, estudioko argazkiak ordaintzeko dirurik eta bere erreportajeetan agertzeko behar adina gizarte protagonismo ez zutelako; ez zeuden modan, eta Arabarren pentsamendua ez zuen pobreen miseriak betetzen. Eguneroko tokiko erreakzionarioan pobreak goi mailako damei esker ageri ziren irudietan, dotore eta bitxiz apainduta, ogia eta lekaleak banatzen baitzizkieten.

Boteretsuak

Boterea kontzeptu abstraktua da, eta ikusezina dirudi, baina ez da ikusezina. Argazkiek argi erakusten dute hori. Boteretsuak boteretsu agertzen saiatzen ziren, (galoidun uniformeak, trajea eta kapela, futbolean ere palkoak...), eta Yanguasek teknika zaharrekin indartzen zuen bere ikuspegia: distantzia azpimarratzen zuen eta eremu berezietan egiten zizkien argazkiak, kamera angelu kontrapikatuan jarrita, boteredunek gainerakoei goitik behera begiratzen zietela irudikatzeko.

Horrenbestez, ez da kasualitatea boteredunak mailetan, taula edo tribunetan igota ikustea, ez eta autoan, zaldian edo herritarrak balkoietatik eta terrazetatik agurtzen ikustea ere. Direktorioko presidentearen Argazki honetan esaterako, Miguel Primo de Rivera 1927ko irailean martxan jarri zen Gasteiz-Lizarra arteko trenbidearen inaugurazioan ageri da.

Argazkia: Ceferino Yanguas. Archivo Municipal de Pilar Aróstegui

Argazkia: Ceferino Yanguas. Archivo Municipal de Pilar Aróstegui.

Begi-bistakoa zen Yanguasek dokumentatzeko modukotzat jotzen zuena baino ez zuela jaso argazkietan. Hiria, monumentuak eta dignatarioak atera zituen, baina ez kalezuloak. Zertarako denbora galdu, inork ikusi nahi ez zuena jasoz, inork erosiko ez zituen argazkiak egiten?

Esandakoa esateko modua

Ondorio egoki batera iristeko, kontuan izan behar dugu iraganeko ikuspegi guztietatik (hala teknikoak nola teorikoak), bakarra baino ez geneukala, argazkilari batena alegia. Gainera, argazkilari hori argitara ekarri nahi dugun gizartearen lekuko inplikatua zen. Argazkiak zituen bizibide, horregatik, saltzeak indar handia zuen berarengan.

Horregatik heldu zion EH Gombrich arte historialariaren “ohorearen legeari”, eta “egokia” zena baino ez zuen argazkietan jaso (monumentuak, dignatarioak, ezkontzak, erlijio prozesioak, desfile militarrak eta gerra idiliko bat, gerra hasterako garaile zela zirudien talde bakarrarekin), ahalik eta modu “egokienean” gainera (tradiziozko ikuspegiari eta konbentzioei erreparatuz); langileak ez ziren asaldatzen, emakumeek emakume ezaugarriak zituzten, aberatsak aberats ziren eta pobreak pobre. Boteretsuak arretaz eta zehaztasunez irudikatu zituen. Gainerakoak, berriz, inolako bereizketarik egin gabe.

Horrela, nahi gabe, bere garaiko gizartean nagusi ziren balio ideologiko eta estetikoak irudikatu zituen. Argazki biluztuetan ere, ez zituen onartu hartzaile duinek ezarritako mugak, eta ohiko hipokresia eta konbentzionalismoekin irudikatu zituen gasteiztarrak.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media