Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Mikel Hernández Abaitua
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 398
ISBN: 978-84-9860-156-5
Ezaugarriak: EUSKAL LITERATURA SAILAk leiho berria
zabaldu nahi du, hain zuzen ere, euskal irakurleen begiradak zabalarazteko
asmoa duen leihoa. Euskal literaturaren eremuari so egiteko beste zabalgune
bat abiarazteko asmoa duen sail honekin ez da leiho zurrunik sortu nahi; eredu,
uste eta ertz askotariko leihoburu eta leiho-zangoz begirada leihoa zabaldu
nahi da, kontraleiho eta leihosare hainbati bide emanez.
Sail berri honek euskal literaturaz hausnartzeko, gozatzeko eta eztabaidatzeko
gunea izan nahi du, alegia, euskal literaturaren alorrari patxadaz, zuhurtziaz,
baita pasioz ere, begiratuko dion leihoa izan nadu.
Mikel Hernánhi dez Abaitua 1959an jaio zen, Gasteizen. 1982an Euskal
Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta hurrengo urtean Bigarren
Hezkuntzako Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratiko oposizioak gainditu
zituen. 2008an doktore titulua lortu zuen Euskal Filologia arloan Euskal Herriko
Unibertsitatean. Literaturari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu Zeruko
Argia, Susa, El Diario Vasco, Oh! Euzkadi, Argia, Egin, Euskaldunon Egunkaria,
Jakin, Garziarena, Eganeta Hegatsegunkari eta aldizkarietan. Horrez gain,
liburu hauen egilea da: Panpinen erreinua (ipuinak, 1983), Ispiluak (ipuinak,
1985), Etorriko haiz nirekin? (eleberria, 1991), Literatura eta Rock &
Rolla (saiakera, 1994), Bazko arrautzak (ipuinak, 1995), Ahotsak (ipuinak,
1996) eta Ohe bat ozeanoaren erdian (eleberria, 2001).