Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Arabako Arte Ederren Museoa
2006-2007an eskuratutako lanak

Egilea: Hainbat
Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 237
ISBN: 978-84-7821-709-0

Ezaugarriak: Bildumak egiterakoan erakunde publikoek darabiltzaten irizpideak ezin daitezke bildumazale pribatuek jarraitzen dituzten berak izan, azken hauek nahi bezain zorrotzak izanagatik. Ezein hautaketatan faktore subjetibo bat baldin badago ere, eta bilduma osatze ahalegin oro ekintza sortzailea den arren, museoen kasuan, lan bakoitza, pieza bakoitza kate bateko katebegiak bailiran kokatu behar da, museo bakoitzaren erantzukizuna oinarritzen den esparru historikoa, kronologikoa, estilistikoa edo geografikoa erreferentzia hartuta, bilduma ulergarria egiteko eta hari ikuspegi koherentea emateko. Senak ere balio du, baina bere gainetik dago zorroztasuna, ezagutza eta ikerkuntza.

Arabako Arte Ederren Museoari badagozkio, XIX. mendetik hasi eta XX. mendearen erdialdera arteko euskal eta espainiar artean espezializatutako bildumarekin, 2006 eta 2007 urteen artean burututako hogeita hamalau lanen erosketak, ondare areagotze horretarako jarraitu diren irizpide eta planteamenduak nabarmen antzeman daitezen erakustea ahalbidetzen du.

Bi urtetik behin, Arabako Arte Ederren Museoak erositako artelanak aldi baterako erakusketa batean bildu eta, horrekin batera, erosketak beren testuinguru historiko eta geografikoan kokatzen laguntzen duen katalogo zabala argitaratzen du.

Lan geldi baina etengabe horren ondorioz, 2006 eta 2007an zehar hogeita hamalau artelan bildu ahal izan dira, pintura, eskultura eta marrazkien artean. Horiei, Carlos Sáenz de Tejadaren marrazki multzo garrantzitsu baten dohaintza gaineratu behar zaie. Sarrera berri horiek guztiak Arabako Arte Ederren Museoa sendotuz doaz Euskal Herriko aipagarrienetako bat bezala, bai kalitate aldetik, bai ordezkaturik dauden artisten kopuruarengatik ere, eta XIX. mendeko eta XX.aren lehenengo erdiko euskal arteaz interesa duten guztien bilgune bezala.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media