Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Gazte Justiziaren arau eta ekimen esparruak

Arau esparrua

Estatuak, gai penaletan duen legegintza-eskumena erabiliz, lurralde osorako gazte-justiziaren eredua zehaztu du gaingiroki, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 LOaren bitartez. Lege horren eredua Justiziaren edo Erantzukizunaren eredua izenekoa da, eta lege horren esparruan adingabea erantzule penaltzat hartuko da gizartearen begien aurrean eta bere begien aurrean. Erantzukizun penal horrek 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteak biltzen ditu; hortaz, 14 urtetik beherako gazteei ez zaie erantzukizun penalik eskatuko; nolanahi ere, erantzukizun horrek ez du familia-esparrua edo hezkuntza-esparrua gaindituko.

Halaber, legeak onartzen du helduen erantzukizun penalerako trantsizio-etapa bat izatea, egoera pertsonala eta heldutasun-maila kontuan hartuta komenigarria den pertsonen kasuetan, betiere indarkeria edo larderiarik gabe egindako larritasun gutxiagoko delitu edo hutsegite gisa kalifika daitezkeen ekintzak egin badituzte.

Adingabeen erantzukizun penalari dagokionez, gaur egun aplika daitekeen legedia Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen otsailaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa da (2001eko otsailaren 13an jarri zen indarrean). Lege hori indarrean jarri zenean, nabarmen aldatu ziren Adingabeen Epaitegiek ezarritako gazteen neurriak gauzatzeko baldintzak. Esate baterako, erantzukizunaren adina 12-16 adin-tartea izatetik 14-18 adin-tartea izatera igaro da; aplika litezkeen zehapenek iraupen luzeagoa dute eta larriagoak dira; eta neurriak ezartzeko eta gauzatzeko prozesuaren arautegia aurrekoa baino zehatzagoa da. Neurriak gauzatzeko 2004-2007 Planean ikus daitekeen bezala, 2000-2003 aldiko esperientziak erakutsi du gauzatu behar diren neurrien kopurua nabarmen hazi dela; izan ere, 2000n 235 ziren, 2003an, aldiz, 761. Horren ondorioz, ahalegin handia egin behar izan da neurriak gauzatzeko baliabide materialen eta giza baliabideen kopurua igotzeko.

Lege Organiko hori, indarrean jarri aurretik ere, nabarmen aldatu zuten honako Lege Organiko hauek: abenduaren 22ko 7 eta 9/2000 Lege Organikoek, abenduaren 10eko 9/2002 Legeak, azaroaren 25eko 15/2003 Lege Organikoak eta abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak.

Legegintzari dagokionez, garrantzi handiko bi berrikuntza izan dira 2004-2007 aldian: 5/2000 Lege Organikoa garatzeko Arautegia onartzen duen uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretua, eta 5/2000 Lege Organikoa aldatzen duen 8/2006 Lege Organikoa (2007ko otsailean jarri zen indarrean).

Neurriak eta horiek betearaztea

Gazteentzako neurriek egilearen erruduntasunari buruzko alderdiak (zigorra) eta banakako arriskuko eta prebentzio-beharreko irizpideak (segurtasun-neurriak) batzen dituzte.Administrazio Publikoari dagokio 5/2000 LOan aurreikusitako neurriak gauzatzea. Neurri horiek honako hauek dira:

1. Barneratzea (erregimen itxikoa, irekikoa edo erdirekikoa)

Barneratzearen helburua adingabeak gizartearen aurkako jokabidea berriz bideratu ahal izateko hezkuntza-baldintza egokiak hornituko dituen giroa izatea da.

2. Tratamendu anbulatorioa

Neurri hori mendetasun-sortzailearen koadroak (edari alkoholdunak, droga toxikoak edo gai psikotropikoak) edo euren psikismoaren disfuntzio nabarmenak -barneratu gabe artatu daitezkeenak- dituzten gazteentzat aurreikusita dago, gazte horiek duten egoera gainditzen laguntzeko.

3. Eguneko zentro batera joatea

Neurri horren helburua adingabeari egunaren zati handi batean giro egituratua ematea da, adingabearen familia-giroan dituzten gabeziak konpentsatzen dituen gizarte- eta hezkuntza-arloko jarduerak eginez.

4.  Etxean edo zentro batean izatea asteburuan

Gizarte- eta hezkuntza-arloko zereginen osagarria izan daiteke. Neurri horrek aurreikusten du adingabea bere etxean edo zentro batean egon daitekeela ostiral arratsaldetik igande gauera bitarte.

5. Zaintzapeko askatasuna

Neurri horren helburua honako hau da: arau-hausle adingabea zaintzea eta ikuskatzea epaian ezarritako denboran, garapen pertsonal eta sozial zuzenerako beharrezkoak diren trebetasun, gaitasun eta jokabideak lortzearren.

6. Beste pertsona, familia edo hezkuntza-talde batekin bizitzea

Horren helburua honako hau da: Epaileak zehaztutako denbora-tartean beste pertsona batekin, berea ez den familia batekin edo hezkuntza-talde batekin bizitzea adingabeari sozializazio-giro positiboa ematea.

7. Gizartearen mesederako lanak egitea

Neurri hori ordaindu gabeko jarduera bat egitean datza, betiere aurrez finkatutako saio kopuru batean, kolektibitatearen mesederako, edo estutasun-egoeran dauden pertsonen mesederako, adingabeari ulertarazteko modu bidegabean jokatu zuela eta orain eskatzen zaizkion lanak egindako kaltearen ordain justua direla.

8. Gizarte- eta hezkuntza-arloko zereginak

Neurri hori agintzen da adingabeak bere gizarte-gaitasuna errazteko hezkuntza-edukia duten berariazko jarduerak egin ditzan, betiere barneratu edo zaintzapeko askatasunean egon gabe: lanerako lantegi batera, osabidezko hezkuntzako gela batera, edo enplegurako prestatzeko ikastaro batera joatea; gizarte- eta kultura-animazioko jarduera egituratuetan parte hartzea, gizarte-gaitasunerako ikaskuntza-lantegietara bertaratzea eta abar.

Eskumen esparrua

Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa dauka EAEko Adingabeen Epaitegiek emandako neurriak betearaztearen alorrean.

Eskumen hori Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzaren mende dagoen Gazte Justiziaren Zerbitzuaren bitartez gauzatzen da. 315/2005 Dekretuaren arabera, Zerbitzu horrek honako eginkizun hauek ditu:

Era berean, EAEk eskumena dauka Legeak esleitzen dizkion eginkizunak behar bezala betetzeko arauen garapenaren alorrean.

Horren ondorioz, araudi propioa landu behar da neurrien betearazpenaren antolaketa, kudeaketa eta funtzionamendua arautzeko, estatuko legediaren esparruan.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media