Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
VIII Legegintzaldirako (2005-2009) Gobernuaren Koalizio Akordioak, “Justizia Administrazio eraginkor eta demokratiko baten” konpromisoan, honako hau aurreikusten du: “2008-2012 Gazte Justizia Plan berria egitea eta Adingabeen Zentroen berritze –eta birgaitze– prozesuekin jarraitzea (Landa, Ortuella eta Aramaio)”. Landako (Uribarri HZ) eta Ortuellako (CEMAR) berritze –eta birgaitze– prozesuak amaitu dira; Aramaioko (Mendixola HZ) prozesua 2009. urtean egiteke dago. Plan hau landuta, Koalizio Akordioan aurreikusitakoa bete da.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren jarduera-arloen artean, adingabeen gaietan egin beharreko esku-hartzea urriaren 18ko 315/2005 Dekretuko 15. artikuluko h, i, j, k eta l idatzzatietan ezartzen da (dekretu horren bidez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatu zen). Izan ere, adierazitako dekretuak ezartzen duenez, sail hori eskuduna da adingabe arau-hausleekiko esku-hartzea taxutzeko eta planifikatzeko, gazte-justiziaren arloko planak eginez eta ebaluatuz.
III. Gazte Justizia Planaren (2008-2012) aurrekariak honako hauek dira: Adingabeen Epaitegiek emandako neurri judizialak betearazteko Plana, 1998koa, 1996ko urtarrilaren 1ean eskumen hori bere gain hartu ondoren landutakoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegiek emandako neurriak betearazteko Plana (2004- 2007), 2004ko azaroaren 2an Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutakoa.
Hala, Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzak 2004-2007 Planaren betearazpenaldia amaitzeari ekin dio, gazte-neurriak betearazterakoan gehien inplikaturiko agenteen —hau da, Adingabeen Epaitegien, Adingabeen Fiskaltzen, Talde Psikosozialen eta neurriak betearazten esku hartzen duten hezkuntza-elkarteen— parte-hartzearen bitartez.
III. Gazte Justizia Plana (2008-2012) aurreko planaren ebaluazioan, egungo egoeraren diagnosian, eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak 2008ko irailaren 11n onartutako Oinarrizko Ildo Estrategiko eta Ekonomikoetan oinarritzen da.
2008-2012 aldirako Oinarrizko Ildo Estrategiko eta Ekonomikoen arrazoia honako hauentzat egokiak izatea da: Jaurlaritzaren plangintza orokorra, Gobernatzeko Programa eta legegintzaldi honetarako aurreikusitako gainerako Araubide Proiektuak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan Gazte Justizia –arauen aplikazioari eta ebazpen judizialen betearazpenari dagokienez– informatzen duten printzipioak.
Azkenik, dokumentu honen hitzaurre gisa, adierazi beharra dago planaren eratze-ezaugarrietako bat –planaren izenean adierazten da– Gazte Justizia Plan bat dela da –eta ez gazte-neurriak betearaztera mugatutako plan bat–, betiere Eusko Jaurlaritzaren Sailek arlo honetan garatzen dituzten eskumenen esparruaren barruan.
Horrela, ildo estrategikoetan adierazten denez, 2008-2012 aldiko Plan honek ikuspegi hori erantsi behar du eta neurriak betearazteko eremu zorrotza gainditu, Gazte Justiziarekin zerikusia duten Jaurlaritzaren Sailen eskura dauden alderdi guztiak hartzeko: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Herrizaingo Saila, eta Osasun Saila.
Hala ere, Gazte Justiziaren Sistema gehiena (legegintza, aplikazioa, betearazpena) beste eragile sozial, politiko eta instituzional batzuen ekintzaren bitartez egiten da, eta, beraz, Plan honek Sistemaren barruan duen intzidentzia-ahalmena mugatua da, baina esanguratsua aldi berean. Arrazoi horrengatik, erakunde arteko lankidetza eta koordinazioa, eta partaidetza-mekanismoak, Planaren funtsezko zatiak dira.