Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Patxi Juaristi
Argitaletxea: Alberdania
Orrialde kopurua: 184
ISBN: 84-96310-42-6
Ezaugarriak: XX. mendean ekonomiaren ikuspuntutik
nagusi ziren ereduak errotik aldatzen ari dira Euskal Herrian, eta tradizioz
jaso diren balio, ohitura eta portaera sozio-ekonomiko asko zalantzan daude.
Aldaketa horien guztien artean, garrantzi berezia dute kontsumoaren arloan
gertatzen ari direnek. XX. mendean zehar, auzoetako denda txiki eta familiarretan
erostetik, kanpoko multinazionalek gobernatzen dituzten azalera handiko dendetan
eta Interneten erostera pasatu gara, kreditu txartelekin ordaintzera, larunbat
osoa merkataritza zentroetan pasatzera, inoiz aurretik pentsatuko ez genituen
produktuak eta zerbitzuak kontsumitzera… Hots, homo ekoizle ginenak
homo kontsumitzaile bihurtu gara, azkenik ikusten ez zaion bilakaeran. Eta,
herritarrekin batera, gizartea ere errotik aldatzen ari da, mcdonalizatzen.
Nora goaz bide galdu horretatik? Nora zoaz, Euskal Herria? Galdera horiek
buruan dituela idatzi du Patxi Juaristik liburu hau. Emaitza ez da, ordea,
adituentzako liburua. Edukiaren aldetik ez ezik, estiloaren aldetik ere saio
polita da Juaristiren hau, hizkera ulerterraz bezain bizi eta aberatsean idatzia.
Gu guztion historia baita, azken batean, hemen kontatzen duena.