Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: HABE
Orrialde kopurua: 89
ISSN: 1136-5714
Ezaugarriak: Hezkuntzaren teorian gertatu den paradigma-aldaketak
ezinbestean izan du bere isla ebaluazioa ulertzeko moduan. Izan ere, i(ra)kas-prozesua
nolakoa den, halakoa izango baita ebaluazioa. Atzean gelditu dira irakaskuntza
ezagutza-transmisio hutsera mugatzen zireneko garaiak; gaur egun denok aitortzen
dugu hizkuntzaren sistema gramatikala ezagutzea ez dela nahikoa ikasle batek
hizkuntza menderatzen duela esateko. Amaia Arauzo HABEko teknikaria, aurrekoak
gogoan, “Portfolioa beste tresna bat ikasle eta irakasleen esku”
izenburuko artikulua eskaintzera datorkigu. Portfolioan, ebaluazio sumatiboan
ohi diren proba eta testetatik harago, ikuspegi osatuago eta jarraituagoa
lantzeko aukera dago. Artikulugileak horren ezaugarri eta abantailen berri
ematen du artikuluan.
Hurrengo artikuluaren izenburua “Ikaskuntza konbinatua: gaia zertan
den” , María José Lasherasek idatzi du. Ikasteko moduen
artean bi dira ezagunenak eta orain arte, euskarari dagokionez, erabili direnak:
bata aurrez aurreko eredua, hau da, ikasgela batean irakasle batekin; eta
bestea urrunetik ikastea, usadiozko eskola-saioetara joan gabe. Horrelakoak
dira postazko ikastaldiak edota telefono bidezkoak. Baina, Internet konexiodun
ordenagailu baten bidez egiten bada, online ikaskuntza esan ohi zaio.
Azkenaldi honetan gero eta gehiago zabaltzen ari da hirugarren modu bat, aipatutako
bi modu horien bilbea dena: ikaskuntza konbinatua, uztartua edo mistoa izenekoa,
blended learning-a, hain zuzen ere.
Hurrengo artikuluak “Kontaketa, azalpena eta preskripzioa: sekuentzia
nagusiak” du izenburu eta Pello Esnalek idatzi du. Lehendik ere plazaratuak
ditugu, aldizkari honetan, testu-motei buruzko zenbait lan.
Bukatzeko, “Web semantikoa eta sare sozialak hizkuntza ikas-irakaskuntzan”,
Agurne Aizpitarte eta Natxo Guillének idatzitakoa eta
“IKTean oinarritutako hezkuntza (eta II)”, Luis Mari Txabarrirena.