Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: J. Barandiaran
Argitaletxea: Ostoa
Orrialde kopurua: 256
ISBN: 978-84-9628-844-7
Ezaugarriak: On Jose Migel Barandiaranen Euskal
Herriaren Mitologia deituaren argitalpen honek berritasun aipagarriak eskaintzen
ditu.
Euskarara itzulia izatea da ekarpenik garrantzizkoena, ezbairik gabe. Egilea
bera bizi zela eta bere zuzendaritzapean egin ezin izan zen itzulpen haren
falta sumatzen zen. Orain egin dugun eta bere oniritzirik ez daraman itzulpenak
?ñabardura zehatzez betetako testua izaki? ezinbestekoa zirudien jatorrizko
testuarekin ondotik alderatzeko erraztasuna edukitzea. Beraz, bi testuok,
jatorrizkoa eta itzulpena, zutabe paraleloetan eskaintzen ditugu, espazioa
berdintsu betetzeko letra tipo bera, baina margo desberdina dutela.
Itzulpeneko testuan, lekukoen testigantza biltzen zuten idatziak eskuratu
ahal izan ditugunean, idazleak arreta handiz transkribatu dituenak bestalde,
bere Lan Guztien argitalpen bildumara jo dugu haien bila eta halakoetan aipamena
ere jarri dugu. Testu hauek tinta desberdinez nabarmendu ditugu, gainera.
Eta ikur guztiak bere horretan gorde dira; baina, azentu marka duen r-ren
kasuan, tipografiako arrazoiak direla-eta (rr) erre bikoitza aukeratu dugu.
Gaztelerazko eta euskarazko testuekin liburuaren edukia bikoiztu zaigunez,
lan hau bi liburukitan argitaratzea erabaki dugu; eta itzulpenari buruzko
hausnarketa batzuk bigarrenean egingo ditugu.
Beste alderdi batzuei dagokienez, esan dezagun lehenbiziko argitalpenean sartu
genuen paragrafoen zenbaketa mantendu dugula, lerro-aldi batzuk zatitu egin
ditugu; edukira, irakurketara eta erreferentzia testuaren itzulpen alderatzera
sarrera errazteko, baina beti ere, diskurtsoaren batasuna begirunez zainduz.
Koskatuz bereizi ditugu narraziozkoak diren testuak, azalpenetakoak direnetatik.
Azpitituluak eta paragrafo buruak ere sartu ditugu, eta izenburua eman garrantzia
handiagoko kontakizunei, hauen identifikazioa eta beren erreferentzia errazteko
asmotan; eta testuan bertako esaerak hartuz egin dugu, soiltasunik handienaz
egin ere. Elementu eransgarri hauek margo apalduan inprimatu direlako nabarmenduko
dira beti.
Testuaren konplexutasuna eta bertan azaltzen diren errepikapenak ikusita –batzuetan
ñabardurekin eta besteetan berdin-berdin baina testuinguru desberdinetan–,
sartu ditugun erreferentzia gurutzatuak eta bidaltze markak oso lagungarri
izango direla iruditu zaigu; oraingo honetan ere inprimatu ditugun tonu apalduagatik
bereiziko direlarik jatorrizko testuaren erreferentzi bibliografikoetatik.
Ikus eta Cfr. oharrek bereizten ez den erabilera.