Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Patxi Salaberri Zaratiegi eta Juan Jose
Zubiri Lujanbio
Argitaletxea: Pamiela
Orrialde kopurua: 342
ISBN: 978-84-7681-528-1
Ezaugarriak: Askok uste dute euskaraz ez dagoela
biraorik, edo gutxienez ez dagoela birao gogorrik, baina garbi dago, liburu
honetan ikusten den bezala, hori ez dela horrela, gure hizkuntzan ere asko
eta ugariak direla iraintzeko, gaitzesteko, izorratzeko, mehatxatzeko, haserrea
eta harridura adierazteko ibiltzen diren hitzak eta esaldiak.
Lan honetan aipatzen diren madarikazio gehien-gehienak Nafarroakoak dira,
ia guztiak belarriz jasoak edo hiztegi dialektaletatik hartuak, salbu liburuaren
azken atalean agertzen direnak, hauek han-hemenkako literatura obretan bilduak
baitira.
Patxi Salaberri Zaratiegi
Uxuen (Nafarroan) jaioa 1959an. Filologia Hispanikoan eta Euskal Filologian
lizentziatu zen, eta doktore tesia Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu
zuen. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996an eta euskaltzain oso 2005ean.
Egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da. Bere argitalpen gehienak
onomastikaren arlokoak eta euskararen ingurukoak dira.
Juan Jose Zubiri Lujanbio
Goizuetan (Nafarroan) jaioa 1961ean. Euskal Filologia Donostiako EUTGn egin
zuen eta doktore tesia Euskal Herriko Unibertsitatean irakurri. Euskaltzain
urgazle izendatu zuten 2006an eta gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko
irakaslea da. Argitaratutako lanak hiz- kuntza jabekuntzaren eta euskararen
gainekoak dira.