Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Garia

Garia landare gramineoa da, buruxkan lau ale edo gehiago izaten ditu, birrindu ondoren ogia egiteko irina ematen dutenak. Gari-espezieak eta horien barietateak ugariak dira.

Gariaren izen zientifikoa triticum da, horrela esaten zitzaion erromatarren garaian.

Mitologia

Feniziarrentzat Dagan zen gariaren jainkoa, Zeruaren eta Lurraren semea.

Dena den, gariaren erlijio-sinbolismoak kultura greziarrean jo zuen gailurra. Greziarrentzat Ceres zen zerealen eta nekazaritzaren jainkosa, Cronosen (Saturno) eta Rearen (edo Ops, Vesta, Cibeles) alaba eta Jupiterren arreba. Berak irakatsi omen zien gizakiei lurra lantzen, garia ereiten, uzta jasotzen eta ogia egiten, Eleusisen adoratzen zuten Eubuleoren bidez. Zeusen seme eta Triptolemoren anaia zen Eubuleo. Txerriak gordetzen ari zela, Pluton ikusi zuen Proserpina harrapatzen, eta Ceres ohartarazi zuen. Azken horrek, esker onez, garia landatzeko artea irakatsi zion.

Hebrearrek ere garia, ardoa eta olioa eskaintzen zituzten aldarean. Jeremiasek dio (41:8): “...garizko, garagarrezko, oliozko eta eztizko altxorrak ditugu soroetan...”.

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. 3digitala.

Historiaurrea

Zereal-landaketaren lehen aztarnak K.a. 8000. urtekoak dira eta Asia Mendebaldean aurkitu dira (Mesopotamia, Siria, Jordania, Turkia eta Irak).

Lehen uste zen egiptoarrengandik ikasi zituztela greziarrek garia landatzeko teknikak, erromatarrek greziarrengandik jaso eta mendebalde osora zabaldu zituztela. Baina hori guztia zalantzan jarri behar da, izan ere, lehenengo kultura egiptoarren aurretik, K.a. 5000. urtearen inguruan, Valentzia inguruan zereala landatzen zuten jada, eta Euskal Herrian ere K.a. 5000 eta 4500. urteen bitarteko landaketa-aztarnak daude. Aipagarria da gure inguruan badirela K.a. 4200 eta 3000. urteen bitarteko eskuzko errotak.

Aztarnategi arkeologikoetan, hilobietan, ohikoa da etxeko abereen hezurkiak aurkitzea gizakienen ondoan. Baina Santoñako La Doncella haitzuloan K.a. III. eta II. milurtekoen arteko gizakien gorpuzkinekin batera “gari-ale ugariz” osatutako oparia azaldu zen. Azpimarragarria da gure inguruko lehen nekazaritza-biziguneetan erritual horrek zuen balio sinbolikoa. Animalien opariak genituen, eta orain landareenak ere baditugu.1

Nafarroako Corteseko eta Arabako La Hoyako Burdin Aroko aztarnategietan, esaterako, dokumentatuta dago garai hartan garia bazutela.

On Jose Miguel Barandiaranek euskal Mitologiari buruzko lanean dioenez:

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. 3digitala.

“En efecto, los basajaun cultivaban el trigo en la montaña de Muskia, sita en Atáun. Un hombre valeroso —San Martinico—, amigo de ellos, fue a visitarlos en su caverna. Llevaba calzado muy ancho con toda intención. Como viese allí montones de trigo apilado, apostó con los basajaunes a ver quién los atravesaba mejor, de un salto, sin tocar ningún grano del cereal. Los basajaunes los atravesaron fácilmente; pero San Martinico cayó en el centro de un montón, donde sus albarcas se llenaron de trigo.

Luego se despidió de los «señores salvajes» y se dirigió hacia el valle. Pronto los basajaun se dieron cuenta de que San Martinico llevaba granos de trigo en su calzado y lanzaron contra él un hacha, su arma arrojadiza. Esta se metió en el tronco de un castaño del término Mekolalde sito en San Gregorio (Atáun), distante un kilómetro de la cueva de Muskia, y no alcanzó a San Martinico que ya se había alejado algo más.

Ya tenían, pues, los hombres semilla de trigo; pero no sabían cuándo sembrarla. Acercándose un día San Martinico a la cueva de los basajaunes, oyó cómo uno de éstos cantaba: «Si los hombres supieran esta canción, bien se aprovecharían de ella: al brotar la hoja, siémbrese el maíz; al caer la hoja, siémbrese el trigo; por San Lorenzo, siémbrese el nabo». En consecuencia, San Martinico sembró su semilla de trigo en otoño y obtuvo en verano la primera cosecha de este cereal, cuyo cultivo y el uso del pan se extendieron luego por el mundo”.

(“Basajaunek garia landatzen zuten Ataungo Muskia mendian. Haien lagun San Martinico ausarta bisitan joan zitzaien haitzulora. Oinetako zabalak zeramatzan, propio. Gari-aleak pilatuta ikusi zituen han, eta desafioa bota zien basajaunei: ea nork egiten zuen jauzi gari-ale piloaren gainetik, alerik zapaldu gabe. Basajaunek aise egin zuten salto, baina San Martinico ale-piloaren erdi-erdian erori zen, eta abarkak gari-alez bete zitzaizkion.

Gero, «izaki basatiak» agurtu eta bailararantz abiatu zen. Basajaunak segituan konturatu ziren San Martinicok gari-aleak zeramatzala abarketan, eta aizkora jaurti zioten. Ataungo San Gregorioko Mekolalden gaztainondo baten enborrean sartuta gelditu zen aizkora, Muskiako haitzulotik kilometro batera, San Martinico urrutiago baitzebilen.

Horrela, gizakiek gari-aleak lortu zituzten, baina ez zekiten noiz erein behar zituzten. Egun batean San Martinico basajaunen haitzulora hurbildu zen eta euretako bat kantuan entzun zuen: «gizakiek kanta honen berri izango balute ondo aprobetxatuko lukete: hostoa ernetzean artoa erein; hostoa erortzean garia erein; San Lorentzo egunaren bueltan arbia erein». Horrela, San Martinicok udazkenean erein zuen garia eta udan uzta bildu. Modu horretan zabaldu ziren mundura garia eta ogia”).

Interesgarria da testuaren alde bitxi batzuk azpimarratzea. Batetik, gariaren landaketa nola bilakatu zen sakratu: San Martin batek gariaren landaketa ekartzen die euskaldunei, eta nola landatu ere erakusten die. Artoaren landaketaz ere hitz egiten da, eta gurean ez zen hedatu XVII. mendearen amaierara arte.

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. 3digitala.

Historia

Gaur egun ia ez da garirik landatzen Euskal Herriko Kantauri isurialdean, baina garai batean ohikoa zen herri guztietan. Horren erakusgarri da Juan Ignacio de Iztuetak XIX. mendearen hasieran idatzitakoa:2

Todo el trigo que se cultiva en Guipúzcoa es inmejorable, limpio, de mucho peso, de buena masa y de gusto agradable. Con frecuencia se ven aquí anegas de trigo que pesan en la balanza 95 libras y alguna que otra vez hasta 100. De Castilla la anega que llega apenas si pesa noventa y dos o tres libras. ¿En qué consiste esta diferencia? No en otra cosa sino en que en Castilla y en otros muchos lugares, del trigo que siembran, venga lo que venga, lo abandonan a su aire, y, en cambio, en Guipúzcoa, una vez que brota, comienzan a escardar, arrancando las ásperas y perjudiciales hierbas, y recogen en los graneros el grano limpio y lozano.

(Gipuzkoan landatzen den garia paregabea da, garbia, pisuduna, masa onekoa eta zapore atseginekoa. Sarritan ikusten dira hemen gari-anegak balantzan 95 libra pisatzen dutenak, eta baita 100ekoak ere. Gaztelatik datorren anegak laurogeita hamabi edo hiru libra besterik ez ditu pisatzen. Zein da aldea? Ba Gaztelan eta beste leku batzuetan landatzen duten garia, datorrena datorrela, hor uzten dutela, zaindu gabe, eta Gipuzkoan, berriz, ernatzen denean jorratzen hasten dira, belar latzak eta kaltegarriak kentzen dituzte eta aletegietan biltzen dituzte ale garbi eta lerdenak).

Izan ere, gure zonaldea galsoro izan da, dokumentuen arabera “de pan llevar”, baita Kantauriko itsasertza eta Bidasoaren bi aldeak ere. Gariarekin ordaintzen zuten baserriaren errenta, eta elizari gariaren hamarrenak eta primiziak ordaindu behar zizkioten. Gariarekin ordaintzen zioten medikuari, zirujauari, ermitauari, serorari, sakristauari eta baita maisuari ere.

Adibidez, Hernaniko San Agustin monasterioko mojek Osinagako errota errentan jarri zuten urteko 14 lakariren truke, maizterrak “birrinduta monasterioan bertan” utzi behar zituenak. 1700. urtean, Joaquín de Mañarineguiren alargun María Nicolasa de Urangak errentan jarri zuen Aiako Amaz de Yuso baserria, urtean 10 anega irin, 11 anega arto, 20 zortziko erreal eta bi kapoiren truke. Eskrituraren arabera Domu Santu egunean ordaindu eta kapoiak Gabonetan eman behar zitzaizkion.3

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. 3digitala.

1624. urtean, Hernaniko zirujau Sebastián de Sassoetak Martín de Sassoeta hartu zuen ikasletzat (seguruenik loba edo hurbileko ahaide zuena), hiru urteko epean odola atera eta bizarra egiteko ogibidea ikas zezan. Horren truke, irakasleak 6 dukat eta gari-gurdi bat jasoko zituen, eta beste 6 dukat gehiago agindu zizkioten kontratua burutzean. Baina morroiak epea amaitu aurretik alde egingo balu, maisu zirujauak beste ikasle bat hartuko luke eta horren soldata Martinen aitak ordaindu beharko luke.4 1854. urtean Antonio Prieto zen Legorretako zirujaua. Urtean 200 errealeko soldata zuen eta gainera 100 anega gari eta 4 anega arto jasotzen zituen etxe bakoitzetik, astero herriko etxeetako familia-buruen, horien semeen eta ezkondutako edo alargundutako suhien ilea mozteagatik, betiere Legorretako bizilagunak baldin baziren. Era berean, txostenak dio urtean 40 bat erditzetan laguntzen zuela eta horietako bakoitzean 20 erreal kobratzen zituela.5

Agintariek modu berezian babestu izan dute gariaren horniketa. Nafarroako Foru-legeek gai horren inguruko hainbat agindu eta betebeharreko arau jasotzen dituzte. Bi adibide besterik ez ditugu ekarriko hona:

9. Legea, 16. Titulua, 1. Liburua: Nadie compre mas del que ha menester para su casa, y el que lo tiene de su cosecha lo venda al precio que pudiese. (Inork ez dezala etxerako behar duena baino gehiago erosi eta bere uztatik lortu duenak sal dezala ahal duen prezioan).

10. Legea, 16. Titulua, 1. Liburua: Trigo ni cebada no se pueda comprar para revender, y se pueda traer de fuera, pero no se puede vender en pan cocido sin licencia. (Debekatuta dago garia eta garagarra erostea gero berriro saltzeko, eta kanpotik ekarri ahal da, baina baimenik gabe ezin da saldu egositako ogirik).

Antzeko aginduak jasotzen ditu baita ere 1526ko Bizkaiko Foruak. 33. Tituluan, 1. Legeak horrela dio: “...que las tales vituallas de pan y vino y de otras cualesquier cosas de comer y beber... ninguno sea osado de las sacar ni llevar a fuera parte....” (Ogia eta ardoa, eta jateko eta edateko den beste ezer ezingo da atera, ez eta kanpora eraman). Arabako Batzarretan ere horrelako arauak onartu zituzten.

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. 3digitala.

Gipuzkoan garia landatzen bazen ere, uzta ez zen nahikoa. Horregatik, Probintziako Foruak adierazten zuenez, biztanleak elikatzeko kanpotik ekarritako gariagatik ez zen zergarik ordaindu behar. Aldi berean, aleen esportazioa debekatzen zuten aginduak jasotzen zituen.

1588an Gipuzkoako Batzar Nagusiek 24 herritan garia zamatzeko alondegiak jartzeko agindu zuten, alearen horniketaz era esklusiboan ardura zitezen. Herriotako alkateak zaintza-lanak egitera behartuta zeuden, iruzurrik, faltsututako neurririk eta aizuntzerik gerta ez zitezen. Horretarako, sarrerak eta irteerak jaso behar zituzten liburu batean.6

Behar handia zegoenean inguruko zonaldeetatik inportatzen zen garia: Frantziatik, Errioxatik, Burgosetik, etab.

1RUIZ COBO, Jesús, Meter T. EAGAN, Antxon BANDRES, Francisco ETXEBERRIA eta Lourdes HERRASTI. Los restos humanos de la Cueva del Torno (Fresnedo, Solórzano) en el contexto de las cuevas sepulcrales del Valle de Asón (Cantabria). MUNIBE. Aranzadi Zientzia Elkartea. Donostia. 57. zk . 2008. 167. or.

2 IZTUETA, Juan Ignacio. Guipuzcoaco Provinciaren Condaira edo Historia. Donostia. 1847. Gran Enciclopedia Vascaren faksimilea. Bilbo. 1975. 544. or.

3Archivo Histórico Protocolos de Gipuzkoa (A.H.P.G.). Tolosa. Secc. II. Leg. 1337, fol. 132.

4 Archivo de Protocolos de Gipuzkoa (A.P.O.). Oñati. Secc. III. Leg. 1.065, fol. 80.

5A.H.P.G. Leg. PT-3600/13.

6Díez de Salazar Fernández, Luis Mª; Ayerbe Iribar, Mª Rosa (eds.). Juntas y Diputaciones de Gipuzkoa (1587-1589). Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia. 1990. T. X. 494. or.

 

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media