Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Inputetik outputera
Bigarren hizkuntzaren eskurapena: irakasleentzako gidaliburua

Egilea: Bill VanPatten
Argitaratzailea: HABE
Orrialde kopurua: 202
ISBN: 84-7542-193-8

Ezaugarriak: Zelan eskuratzen da beste hizkuntza bat? Hau galdetuko bagenio kaletik doan pertsona bati segurutik honelako erantzun sinple bat emango luke: “hizkuntza hori praktikatuz” edo “beste herrialde batera bizitzera joanda”. Baina bigarren hizkuntzaren eskurapena ikertzen dutenek ikusi dute beste hizkuntza bat ikastea lekutan dagoela gauza sinplea izatetik. Ikertzaile gehienek esango lukete bigarren hizkuntzaren eskurapena kontu konplexua eta alde askotakoa dela, eta eragile ugari eta zailegien menpe dagoela esaldi bat edo birekin azaltzeko. Eta 1970eko hamarkadaren hasieratik hona egindako ikerketek frogatu dutenez, bigarren hizkuntzaren eskurapena ez da inolaz ere kontu sinplea.

Liburu honetan Bill VanPatten-ek bigarren hizkuntzaren eskurapenaz egindako ikerketak laburbiltzen ditu, eta, inportanteagoa dena, haren funtsa azaltzen du adituak ez direnentzat. Hainbat mito ezereztatuz, VanPatten-ek hizkuntzalaritza, psikologia eta psikolinguistikako kontzeptuak aurkezten ditu modu ez teknikoan. Esaterako, bereizten du hizkuntza trebetasuna den aldetik (eta zelan garatu behar den trebetasun bat) eta hizkuntza barne gaitasuna den aldetik (eta zelan eskuratzen den gaitasuna). Era berean, bereizten ditu ikasleek euren ingurunetik datu linguistikoak eskuratzeko prozesuak, alde batetik, datuok azpiko sistema batean txertatzeko prozesuak, bestetik, eta berbaldiaren prozesamendua eta trebetasuna azaleratu eta garatzeko prozesuak, bestetik.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media