Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Mikel Aizpuru, Urko Apaolaza, Jesús
Mari Gómez, Jon Odriozola
Argitaletxea: Alberdania
Orrialde kopurua: 328
ISBN: 978-84-96643-66-6
Ezaugarriak: Hernani 1936-2006 proiektuaren fruitu
da liburu hau; Hernaniko udalaren ekimenez, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren
eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Sailaren laguntzei esker sortua,
EHUko Gaur Egungo Historia sailarekin hitzartutako lankidetzan gauzaturikoa.
Urteetan egindako zorra genuen duela 70 urte, 1936ko udazkenean Hernanin hil
edota hobiratu zituztenekin eta haien desagerpenaren samintasuna isilean,
sarritan ezkutuan, malkoak erakutsi gabe luzaroan bizi beharra izan duten
ahaide eta lagunekin. Errepublika demokratikoaren aurka 1936ko uztailaren
18an altxatu zirenek berrehunen bat lagun fusilatu edota lurperatu zituzten
Hernanin, izenik gabe, epaiketarik gabe, inolako errukirik gabe. Eta orduan
desagertutakoak ez dira ageri izan diktadurako urte luzeetan, ez zitzaien
hilobi duin bat eskaini, are gehiago, amnesian oinarritu nahi izan zen demokrazia
berria, eta oraintsura arte omenaldi bakan batzuk besterik ez zaie eskaini
frankistek betiko ahanzturara kondenatu nahi izan zituztenei. Zor hori kitatu
beharra genuen, eta memoria eta duintasuna berreskuratu. Ahalegin horretan
egindako ikerketa da.
Liburua ez da izan proiektuaren emaitza bakarra. EITB eta Aranzadi Zientzi
Elkartearekin batera egin da Udazkena oraindik. Memoria de la Guerra Civil
en Hernani dokumentala. Horrez gainera, fusilatzeen 70. urteurrena ospatu
zen 2006ko azaroaren 8an, Hernaniko kanposantuko sarreran, Gerra Zibilak Euskal
Herrian odolez zikindurik utzi dituen tokirik gogoratuenean. Ekitaldi instituzionala
izan zen, Euskal Autonomia Erkidegoko, Gipuzkoako eta Hernaniko goi-agintariak
egon ziren bertan, 70 urte lehenago fusilatu zituzten euskaldunen hainbat
senide eta lagunekin batera. 1936an frankistek hil eta desagerrarazi zituzten
guztiak gogoan, haien omenez egin zen ekitaldia eta liburu hau.