Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Maitasuna da geratzen den bakarra

Egilea: Agustín Fernández Paz, Uxue Alberdi (Itzul.)
Argitaletxea: Elkar
ISBN: 978-84-9783-680-7

Ezaugarriak: Maitasuna gai zentraltzat hartuta, liburu berezi bat da eskaintzen dizugun hau: helduek nahiz gazteek irakurtzeko moduko ipuin-bilduma ondu zuen Agustín Fernández Paz idazle galiziarrak, nahiz eta gero gazteentzako urteko liburu onenaren saria eman zioten, Espainian. Ipuinen gainean, Pablo Auladell marrazkilari alacantarrak ilustrazio guztiz bereziak egin zituen, istorioen giro lanbrotsuarekin bat egin eta haien misterioa areagotzen dutenak; eta Uxue Alberdi idazle elgoibartarrak bere trebezia baliatu du, azkenik, hizkuntza aldatzean testuaren xarma ez galtzeko.

Badira liburu honetan hari ikusezin batzuk, bertan agertzen diren pertsonaien bizitzak elkartzen dituztenak. Diana, Sara, Pablo, Laura, Adrian... Denak maitemintzen dira, denek deskubritzen dute maitasuna sentimendu indartsua dela, ahalmen miresgarriak dituena, maitasuna gai baita pertsona bat goitik behera aldatzeko eta bizitza beste modu batez ikusarazteko. Baina, aldi berean, desamodioaren mingostasuna ere ezagutzen dute, edo absentziarena, urruntzearena, edota maitasun apurtuena. Maitasuna bere aldaera guztiekin, azte denboretako lehenengo maitasunetik hasi eta heriotzaz haraindi bizirik irauten dueneraino. Eta hor daude beti liburuak, bidelagunak maitatzeko abenturan.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media