Bong Joon-ho 1969. urtean jaio zen eta Donostia Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko
kide da aurten. Bere lehenengo film luzea, Barking Dogs Never Bite (2000), Donostia
Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen, baita bere bigarren filma Memories
of Murder (2003) ere. Azken horrekin Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra
eta Zuzendari Berriak saria irabazi zituen. Horrez gain, The Host (2006) ere
zuzendu du, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkezturikoa. Mother filmak
Canneseko azken jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu zuen.
Aurten Mother filma aurkeztu du Zabaltegi-Perlak sailean.
Mother (Zabaltegi-Perlak)
Hye-ja ama ezkongabea da. Haren 27 urteko semea Do-joon bere bizitzeko arrazoia da. Do-joon, heldua izan arren, inuzente hutsa da eta amarekiko mendetasun handia du. Gainera, askotan, modu inozoan edo arriskutsuan jokatzen du. Etengabeko buruhaustea da beste guztientzat. Egun batean, neska gazte baten gorpua aurkituko dute abandonaturiko eraikin batean eta haren heriotza leporatuko diote. Abokatuaren ezgaitasuna eta kasua azkarregi artxibatzen duen poliziaren axolagabekeria dela-eta, amak arazoa bere kabuz konpontzea erabakiko du. Ama-senaz baliatuta eta inori kasurik egin gabe, hiltzailearen bila hasiko da bere semea errugabea dela frogatzeko.
Iturria: www.sansebastianfestival.com
Fotografía: Andrés Espinoza
18.09.2009 - 21.09.2009 - 23.09.2009 - 24.09.2009 - 25.09.2009 - 26.09.2009