garraioa

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Car Sharing-a edo ibilgailu kolektibo partekatua, autoa izan eta erabiltzeko modu berri bat

Inor gutxik jar dezake zalantzan automobilek gure bizitzan duten garrantzi eta lotura. Hainbat egoera eta betebehar egiteko, ezinbestekoak bihurtu zaizkigula esan genezake gehienetan, hauek eskaintzen diguten malgutasun, azkartasun, eta abantaila askorengatik. Honek guztiak azken hamarkadetan erkidegoko populazioaren ia erdiak auto baten jabe izatea ekarri du, egoera hau nabarmena izanaz errepide eta herrietan.

Autoaren gehiegizko erabilera eta ugalketa honek, ordea, mesedeak bezainbat kalte eta ezbehar ugari sortu dizkigu egunerokoan. Errepide eta herrietan sortzen dituen auto ilara, auto istripu eta egoera deseorosoak, ingurugiroarentzat zein osasunerako arriskutsuak diren gasen etengabeko izurpena, energia ez berriztagarriaren kontsumo etengabea, kutsadura akustikoa, lur eremu edo espazioen murrizketa, etab., hauen ondorioz pairatuz.

Euskadiko garraioaren inguruan arreta ipiniz gero, egindako hainbat ikerketen arabera, pertsonen mugikortasunari dagokionez, autoaren erabilera %40 ingurura hurreratzen zaigu, garraio publikoarena, berriz, %15era eta oinezkoena %42 batez beste. Baina motordun ibilgailuen artean autoaren erabilera aztertuko bagenu berau %70 izango litzateke.

Haratago joanaz, autoaren erabilera zabaltzen joan den einean, hauen okupazioa beherantza joan dela antzeman genezake gidari gabiltzan bakoitzean. Izan ere, 1990. urtean, okupazio indizea deritzona 1,53 pertsonatan zegoen bitartean, 2001. urtean, 1,35era jeitsi zen, eta egun, nagusiki autoa bakarka erabiltzeko joerak jarraitzen duela antzeman daiteke. Aldi berean, ibilgailuaren ordukako erabilera kontutan hartuz , eguneko 23 ordutan ibilgailua geldi egoten dela baiezta genezake, hau da, autoaren erabilera bere bizitzaren %4 murrizten dela esan genezake.

Honen guztiaren aurrean, inoiz baino premiazkoagoa gertatzen zaizkigu, mugikortasun arduratsu baten aldeko autua bultzatzen duten ekintza eta planak, eta zehazki, autoraren erabilera zentzudunago bat sustatzeko beharra aldarrikatzen duten ekimenak.

Argazkia: PhotoDu.de

Argazkia: PhotoDu.de.

Garraio modu iraunkor baten alde egin beharra dago, oinez, bizikletaz edota garraio kolektiboen aukera sustatuz. Baina, baita ere, autoa beharrezko gertatzen zaigun horietan, autoaren erabilera eraginkorra indartzea ekarriko lukeen ekimenak abian jartzea komeni da. Hau da, eserlekuak partekatzea sustatzen duten ekimenak, edota jabetza bera kolektiboki partekatzea bultzatzen dutenak. Azken honi dagokionez, car sharing-a edo ibilgailu kolektibo partekatua deritzon sistema dagokio, artikulu honen xede dena eta gure artean berriztatzailea izaki, zabaldu eta azaltzea interesgarri gertatzen dena.

Car sharing-a edo ibilgailu kolektibo partekatua, autoa izateko beste era bat da. Berarekin mugikortasunaren kontzeptu berri bat ezartzen da, garraiobideak zentzuz erabiltzea bultzatzen duena, eta beharra sortutakoan, autoaren jabea ez izan arren, ibilgailu bat erabiltzeko aukera eskaintzen duena.

Erabilera edo zerbitzu gisa aurkezten zaigun modu honen bitartez, pertsona talde batek autoaren jabetza edo erabilera partekatzen du, bakoitzak berea izan ordez, autoaren onura guztiak eskura izan ditzakegu, jabetza pribatuko kostu eta ardurak albo batera utziz.

Car sharing-ak noiznahi ibilgailu bat erabiltzeko aukera emango luke. Erabilera malgu bat bultzatuz, etxetik hurbil izango liratekeen ibilgailu multzo bat erabiltzeko aukera eman eta, denboraren eta egindako kilometroen arabera ordainketa eginaz. Horrela, ibilgailua erabiltzeko, lehendabizi berau dagoen tokira joan beharra dago (aparkalekuak ugariak dira eta erabiltzaileen bizilekuen inguruan izaten dira), eta bazkide-txartela baliatuz ibilgailua hartzea besterik ez da behar. Bidaia bukatutakoan, autoa hartutako kokapenera itzuli behar da, eta erabilitakoa bakarrik ordaindu.

Eusko CarSharing elkartea

Ibilgailu kolektiboa partekatzea, orokorrean hiriburu zein herri handietarako prestatua dago, egunero-egunero ibilgailuaren beharrik ez duen jendearentzat dago zuzendurik, edota ordezko bat behar duenarentzat. Honekin, unean uneko beharra betetzea du helburu: garraio publikoak edota bestelako garraio iraunkorrak (oinez joatea edota bizikletaz ibiltzea) egoki ez datozkigunerako irtenbidea izango litzateke (gaua delako, garraio publikorik ez dagoelako, fardel handiren bat garraiatu behar dugulako, etab.).

Bestela esanda, garraio publikoa eta ibilgailu kolektibo partekatua, biak konbinatuz, jendearen mugikortasun-beharrei erantzutea da nahi die, norbanakoentzat zein gizartearentzat, hainbat onura eraginez. Hau da, carsharing-ak ideia bat helarazten dio jendeari: automobila beste aukerarik ez denean erabili behar dela. Hortaz, hiritarrak ibilgailu bat eskatu baino lehen, beste zer aukera dauden aztertzera bultzatzen du, garraio publikorik duen, oinez joan daitekeen edo bizikleta hartuko duen pentsaraziz.

Era honetan, ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzu on batekin ibilgailu partikularrarekin lor dezakegun ia malgutasun bera izan dezakegu, eta aldi berean, ikuspuntu ekonomikotik, ekologikotik, eta sozialetik eraginkortasuna bultzatu.  Horrela ulertu izan dute behintzat, 1990. hamarkada ezkeroztik, 18 estatu eta 4 kotinentetan edaturik, mila herri eta hiriburutan zehar aurki ditzakegun car sharing zerbitzuei erreparatuz gero.

Laburbilduz, car sharing-a, mugikortasun arduratsuaren eta iraunkorraren aldeko mugimendu a da, eta helburu horiei helduz, Eusko CarSharing Elkarteak, autoaren erabilera berri hau gure artean sustatzea du helburu. Bide honetatik, egun diren garraio iraunkor sareekin osagarri izan eta, automobila benetako premia denean kolektiboki erabilgarri izan dadin, zerbitzu hau gizarteari hurbilduz.

Guzti honengaitik, ekimen hau bultzatzera animatzen zaitugu Eusko CarSharing Elkartearen web orriaren bitartez edota Facebooken babesa emanaz.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media