Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Markos Zapiain Agirre
Argitaletxea: Elkar, 2009
Orrialde kopurua: 217
ISBN: 978-84-9783-682-1
Ezaugarriak: Politika, sexua, filosofia, irakaskuntza,
literatura, bere familia, erlijioa, futbola, psikoanalisia... edozer gai jo
dezake Markos Zapiainen begirada aztiak eta esku jolastiak. Bere marka, baina,
ikuspegian dago, aldi berean umoretsua eta zorrotza, ezusteko perspektiba
batetik abiatu eta ekarpen originalak egiten dituena, goiak eta beheak uneoro
nahastuz: bere ikasleen pasadizo bat erabil dezake auzi antropologiko bat
argitzeko, edo teologia zerutiarrean hasita komuneko eskatologian amaitu.
Azkeneko zortzi urteetan idatzitako saiakera laburren bilduma hau XXI. mendearen
hasierako kronika atipikotzat ere har liteke, zuzentasun politikotik urruti
baina gizarteko bidegabekeriak salatzeko gertu. Idazkera beti malgu, esanguratsu,
aldi berean jantzi eta popular batez, entretenimendu nahiz gogoetaren bila
doazenak esne-mamitan edukiko ditu, eta irakurri berri dutena zer den zalantzarekin
utziko: sakon, oso sakon pentsatzen duen umoregilea, ala alai, oso alai ari
den pentsalaria.