Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Iñaki Segurola
Argitaletxea: Alberdania, 2008
Orrialde kopurua:
ISBN: 978-84-9868-010-2
Ezaugarriak: Gorringoari gauza onak gustatzen zaizkio,
bizitzea, egia esatea edo gutxienez gezurra salatzea, eta ondo pasatzea. Gauza
onak, arrazoizkoak, bihotzezkoak.
Zuringoa, berriz, ez da biziaz, bizitzaz axolatzen; gure zuringoa gehienez
ere biximoduaz axolatzen da, bixi-teatroaz, han eta hemen azaltzeaz, izena
eta omena, fama, ospea, entzutea...
Hala laburbil daiteke zuringoaren eta gorringoaren teoria, liburu honen izenburuan
bertan ageri dena. Izenburu hori da autoreak bere buruari jarri dion marka,
arrastoa, araua, eta konstituzioa: bere gorringotik aritzea, zuringoaz beste
eginda. Ez da ibili, beraz, azalkerian ez xurikerian ere. Ez da ibili inoren
nihil obstataren bila, idazkeratik hasita. Bere egia bota du, irratiko pulpitutik,
bere ustez gezurra dena salatu du eta jasoa gelditu da paper hauetan. Zuri
dagokizu, irakurle, juzgatzea uhinetan galdutako iritzi gure artean ez usatuok
papereratzeak merezi zuen.