hezkuntza

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Europako Goi Mailako Hezkuntza eta Gradu eskaintza berria

Europako Goi Mailako Hezkuntza abian da. Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan dagoeneko bi Unibertsitatek moldatu dituzte beren ikasketak: Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea. Euskal Herriko Unibertsitateak, berriz, datorren kurtsoan, 2010-2011, hasiko da Graduko titulazioak eskaintzen.

Unibertsitatea eta ikasketa plan berriak

Ikasketa plan berriek ikasleari bere ikasketen protagonista izatea ahalbidetuko dio.

Unibertsitate-ikasketak bi mailatan egituratzen dira: Gradua eta Graduondokoa eta ikaslearen lana eta ikasketa neurtzeko unitatea Europar Kreditua izango da (ECTS).

GRADUA. Unibertsitate Hezkuntzako lehen maila
Helburu hau dauka: Ikaslea prestatzea, bai lan egiteko, bai unibertsitate-prestakuntza jarraitzeko. 240 kredituko iraupena dauka. Iraupen hori 4 urteko epeari dagokio, eta epe horretan gradu berrietako bat lortu ahal izango da, kasu hauetan izan ezik: Arkitektura, Farmazia eta Odontologia (5 urte), eta Medikuntza (6 urte).

ECTS. Europar Kreditua
ECTS-ek lan-karga neurtzen dute, hau da, ikasketa-planean programatutako helburuak gainditzeko behar dituzun orduen kopuru osoa; plan horretan, eskola-orduak ez ezik, ikasketen, mintegietan, lanak egiten praktiketan, azterketetan eta abarretan emandakoak ere sartzen dira. ECTS bat 25 edo 30 orduren parekoa. Ikasturte bakoitzean, ikasten eman beharreko orduen kopuru osoa hau da: 1500 eta 1800 ordu bitartea, 60 ECTS alegia. ECTS kredituak inoiz ez du gehiegizko lana ezartzen, programazio jakin batean ematen diren orduak neurtzen eta kontuan hartzen dituelako.

Unibertsitate-sarbidea

Gradu-ikasketetan hasteko, beharrezkoa da Batxiler-titulua edo baliokide bat izatea eta unibertsitatean sartzeko proba gaindituta edukitzea. Batxiler-titulua lortu den Bigarren Hezkuntzako ikastetxea atxikita dagoen unibertsitate publikoan egiten da sarbide-proba. Atzerriko espainiar ikastetxe publikoetako batetik etorri ezkero, proba UNEDen egingo da, ikastetxea aipatutakoa ez den beste unibertsitate bati atxikita egon ezean, orduan horretan egin beharko delarik.

Proba horren xedea da ikustea zer-nolako heldutasun akademikoa duen ikasleak, zenbat dakien, zer trebetasun lortu ditu Batxilergoan eta zer gaitasun dauzkan unibertsitate-ikasketak ondo egiteko.

Unibertsitaterako sarbide-proba:

- Fase Orokorra (derrigorrezkoa): Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Euskal Literatura, Filosofiaren Historia edo Historia, Atzerriko Hizkuntza, Modalitate-ikasgaia, Batxilergoko 2.ean aukeratu beharrekoa.

- Fase Espezifikoa (borondatezkoa): Gehienez ere Batxilergoko 2.eneko 3 modalitate-ikasgai (Fase Orokorreko ariketa egiteko aukeratutako ikasgaiak ez direnak).

Unibertsitaterako sarbide-proba gainditzeko beharrezkoa da nota 5 edo handiagoa izatea. Fase Orokorreko kalifikazioaren %40aren eta Batxilergoko batez besteko notaren %60aren arteko batez besteko haztatuaren bidez lortzen da. Fase Orokorra gainditzeak mugarik gabeko balioa du, ez dago deialdi-mugarik proba gainditzeko eta Fase Orokorreko kalifikazioa nahiz Fase Espezifikoko edozein ikasgaitan lortutakoa hobetzeko aurkez daiteke. Nota onena hartzen da kontuan.

Gradu-titulu bakoitza ikasketa guztiak biltzen dituzten 5 ezaguera-adarretako batean sartuta dago. Ezaguera-adarrak hauek dira: Arteak eta Giza Zientziak, Zientziak, Gizarte-Zientziak eta Lege-Zientziak, Osasun-Zientziak, Ingenieritza eta Arkitektura. Era berean, Batxilergoko 2.eko ikasgaiak dagokien adarrari daude lotuta.

Argazkia MC Quinn

Argazkia: MC Quinn.

Graduko ikasketa eskaintza 2010-2011

- UPV-EHU -

Arteak eta Giza Zientziak
Euskal Ikasketak, Ingeles Ikasketak, Letra Moderno eta Klasikoak, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Historia, Artearen Historia, Artea, Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzea, Sorkuntza eta Diseinua, Filosofia.

Zientziak
Kimika, Ingurumen Zientziak, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Psikologia, Bioteknologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Fisika, Geologia, Matematika.

Gizarte-Zientziak eta Lege-Zientziak
Zuzenbidea, Kriminologia, Negozioen Kudeaketa eta Merkataritza, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Lan Harreman eta Giza Baliabideak, Ekonomia, Finantza eta Aseguruak, Zerga Sistema eta Administrazio Publikoa, Marketin eta Merkatuen Ikerkuntza, Gizarte Langintza, Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitate eta Harreman Publikoak, Soziologia, Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoa, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Pedagogia, Gizarte Antropologia, Jarduera Fisikoaren eta kirolaren zientzia, Geografia eta Lurralde Antolakuntza.

Ingeniaritza eta Arkitektura
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektrikoa, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza, Goematika eta Topografia Ingeniaritza, Ingeniaritza Zibila, Meatzaritza eta Energia Ingeniaritza, Telekomunikazioaren Ingeniaritza, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza, Industria Teknologiaren Ingeniaritza, Kimika Ingeniaritza, Informatikaren eta Konputagailuen Ingeniaritza, Kimika Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektronikoa.

Osasun-Zientziak
Medikuntza, Odontologia, Erizaintza, Farmazia, Giza Elikadura eta Dietetika, Psikologia.

- Mondragon Unibertsitatea -

Gizarte-Zientziak eta Lege-Zientziak
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza, Ikus-Entzunezko Komunikazioa, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza.

Ingeniaritza eta Arkitektura
Mekanikako Ingeniaritza, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza, Industria Antolakuntzako Ingeniaritza, Industria Elektronikako Ingeniaritza, Informatikako Ingeniaritza, Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza.

- Donostiako Ingeniarien Eskola (TECNUN) -

Ingeniaritza eta Arkitektura
Industria Teknologien Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektronikoa, Elektronika Industrialeko Ingeniaritza, Elektronika Komunikazioko Ingeniaritza, Industri Antolakuntzako Ingeniaritza, Industria Diseinu eta produktu Garapeneko Ingeniaritza, Ingeniaritza Biomedikua.

- Deustuko Unibertsitatea -

Arteak eta Giza Zientziak
Euskal Filologia, Giza Zientziak, Hizkuntza Modernoak, Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa.

Gizarte-Zientziak eta Lege-Zientziak
Zuzenbidea, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Komunikazioa, Gizarte Lana, Turismo, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza.

Ingeniaritza eta Arkitektura
Informatikako Ingeniaritza, Industria Teknologien Ingeniaritza, Industria Elektronikoa eta Automatikoa, Industria Antolaketako Ingeniaritza, Ikus-entzunezko Sistemen Ingeniaritza, Telematikako Ingeniaritza.

Osasun-Zientziak
Psikologia.

Graduko titulazio bikoitzak:
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Industria Teknologien Ingeniaritza
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Informatikako Ingeniaritza

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media