Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Matematika V
Ikasgaiko azterketa ebatziak 2004-2008

Egileak: Gorka Garate, Begoña Larrea
Argitaletxea: UPV-EHU, 2010
Orrialde kopurua: 134
ISBN: 978-84-9860-021-6

Ezaugarriak: Liburu honetan batu diren ariketak Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Telekomunikazio Ingeniaritza titulazioko Matematika V ikasgaiaren azterketetakoen bilduma dira, 2004 urtetik 2008 urtea arte.

Liburuaren helburua bikoitza da: alde batetik, ikaslearentzat Fourier analisiko eta aldagai konplexuko kontzeptu teorikoen asimilazio-prozesuan lagungarri izatea; bestetik, azterketak gertatzeko baliabide onuragarri izatea.

Liburuak sei atal dauzka: aurreneko biak Fourier analisiari (serieak eta transformatuak) dagozkio, eta azken laurak aldagai konplexuaren analisiari. Galdera teoriko gehienak ariketetatik at utzi dira, klasetako oharretan (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Argitalpen Zerbitzuak argitaratuak) esplizituki zehaztuta daudelako; hala ere, teorema edo propietateren batek ariketan aplikazio zuzena duen kasuak salbuetsi dira. Galdekizun teorikoak, aldiz, sartu egin dira, klasetan ikasi diren teorema, frogapen eta propietateen hitzez hitzeko errepikapenak ez direnean.

Liburu honek jorratzen duen gaia beste unibertsitate-irakasgai ugaritan ematen denez, erabilgarri izan dakieke hala Fourier nola aldagai konplexuaren analisia daukan lehenengo zikloko edozein ikasgaitan matrikulaturik dauden ikasleei.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media