Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Marc D. Hauser
Argitaletxea: UPV/EHU, 2008
Orrialde kopurua: 484
ISBN: 978-84-9860-074-2
Ezaugarriak: Zer pentsatzen dute animaliek? Zer
sentitzen dute? Ba ote dute emoziorik? Haserrea, oinazea, errukia sentitzeko
gai al dira? Galdera horien erantzunak eskaintzen dizkizu liburu honek, psikologian,
biologia ebolutiboan, neurozientzietan eta zientzia kognitiboan egindako aurkikuntzetan
sendo oinarrituta. Zientzia-zabalkundeko liburu gehienek animaliak mutur biotariko
batean irudikatzen dituzte: edo antropomorfismoan, animalia-itxurako gizakiak
balira bezala, edo inolako sentipenik ez duten izaki mekaniko gisan. Hauser,
aditu ospetsua da animalien kognizioaren gaian, eta hainbat alorretako emaitzak
darabiltza animalien pentsamendua aztertu eta aurkezteko, aurretiazko ustekizunik
gabe. Liburu honek argituko dizu nola moldatu dituen hautespen naturalak animalien
gogoak: zenbatzen ote duten, nola aurkitzen duten etxerako bidea gauez, zergatik
ez duten hitz egiten, errurik sentitzeko gai ote diren, sexua gozatzen ote
duten, eta zergatik diren emozio batzuk unibertsalak eta beste batzuk bereziak.
animaliak ez dira sentipenik gabeko automatak, ez eta gizakion isla hutsa
ere; izaki beregainak dira, izadiaren indar konplexuek gidatzen eta moldatzen
dituzte haien burutazio eta gogoak, gureak bezala.
Prosa argi, bizi eta dotorea darabil Hauser-ek; David Premack aditu ezagunak
ederki laburbiltzen duen moduan, hauxe da emaitza: «bidaia bikain bat
animalien gogoetan zehar».
Marc D. Hauser: Psikologo eta biologo eboluzionista, Harvard unibertsitateko
irakasle katedraduna da Psikologian eta Neurozientzia programan, eta Primateen
Neurozientzia-laborategiko zuzendaria. Ikertzaile ezaguna eta itzaltsua da
hauser psikologia ebolutiboan, eta baita neurozientzietan ere, hainbat eta
hainbat argitalpen espezializaturen egilea. Punta-puntako ikerkuntzaz gain,
zientzia-alor hauetan egindako aurkikuntzak idazkera argi eta erakargarriaz
zabaltzen ditu jendartean. Honela, Gogo basatiak: zer duten animaliek benetan
buruan liburuaz gain, The evolution of Communication (1997), eta Moral Minds:
How Nature Designed Our universal sense of right and Wrong (2006) liburu ezagunen
egilea da.