Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Edmund Burke
Bilduma: Limes
Argitaletxea: UPV/EHU, 2009
Orrialde kopurua: 532
ISBN: 978-84-9860-298-2
Ezaugarriak: Antzinako bizi-arau eta iritziak suntsitzen
direnean, ezinezkoa da galera kalkulatzea. Ordutik aurrera, ez daukagu gobernatuko
gaituen ipar orratzik; eta ez dakigu zer-nolako portura iritsiko garen segurtasunez.
Dudarik gabe, Europa, oro har, aberaste bidean zegoen zuen Iraultza burutu
zen momentuan. Ez da erraza esatea oparotasun hori zenbateraino zegoen antzinako
gizabide-lege eta iritziekin lotuta; baina halako kausak, behin martxan jarriz
gero, eraginkorrak direnez, oro har beren eragina onuragarria izan zela pentsatu
beharrean gaude.
Errazegi pentsatzen dugu gauzak aurkitu ditugun bezala egon behar direla,
sorrarazi dituzten kausak kontuan hartu gabe, edo bizirik zerk mantentzen
dituen. Gauza guztiz segurua da gure mundu europar honetan bai gure bizibide-legeak
bai gure zibilizazioa, eta bizibidelegeekin eta zibilizazioarekin konektaturiko
guztia betidanik honako bi printzipio hauetan oinarrituta egon dela, hots,
gizabidetasun espirituan eta erlijio espirituan, eta bien ondorioa dela.
Edmund Burke (Dublin, 1729 - Beaconsfield, 1797), britainiar konstituzioa
eta sistema parlamentarioa sutsuki defendatu zituen kontserbadore bat izan
zen, askatasun arrazional eta adoretsu bat mantentzearren espiritu iraultzaile
eta metafisikoa leundu nahi zuena.
Nahiz eta Burkek tradizioa eta oinordetzako jabetza goretsi, demokraziaren
etsai izan eta ezberdintasun naturalak eta sozialak politikoki aitortzearen
beharra defendatu, bere profilak ez du zerikusirik obra modernoak gaitzesten
dituen erreakzionarioarekin.
Frantziako Iraultzari buruzko gogoetak 1790ean argitaratu zen. Obra horretan,
bere argumentu politiko konplexu eta limurtzaileak azaltzen ditu Burkek. Beraren
uste sendoak egungo filosofia politikoaren ordezkari gehienek onartzen dituzten
demokraziaren eta berdintasunaren ereduetatik oso urrun egon arren, Burkeren
analisia esfera praktikoa ulertzeko teoriaren mugak azpimarratzen dituen zientzia
esperimentala dela esan daiteke.