Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: John L. Hennessy, David A. Patterson
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009
Orrialde kopurua: 668
ISBN: 978-84-9860-285-2
Ezaugarriak: Edizio honi esker, konputagailuen arkitekturari
buruz gehien saldu den liburuak arloa birdefinitzen du, nukleo bakarreko prozesadoreetatik
nukleo anitzekoetara egin den aldaketa historikoa azalduz. Konputagailuen
diseinua ulertzeko horrenbeste arrakasta izan duen hurbilketa kuantitatiboa
erabiliz, Hennessy eta Pattersonek paralelismoa ustiatzeko teknika asko azaltzen
dituzte, hori baita prozesadore anitzeko arkitekturen gaitasun osoaz baliatzeko
gakoa. Prozesadore anitzen inguruko gaietan oinarritzen diren arren, prozesadoreen
errendimenduaz harantzago dauden gaiak ere jorratzen dituzte, besteak beste,
fidakortasuna, eskuragarritasuna eta konfiantza-maila.
Azken mendean kostuari eta errendimenduari dagokienez egin diren hobekuntzekin
jarraitzeko etengabeko berrikuntzak beharko dira; berrikuntza horiek, neurri
handi batean, liburu klasiko honetan jorratzen diren funtsezko tekniketan
oinarrituko dira.
Edizio honen ezaugarriak:
— Guztia Bateratuz atalak merkatuko teknologiarik berrienak
erakusten ditu, besteak beste, Sun Niagara, AMD Opterona eta Pentium 4a.
— Liburuak funtsezkotzat jotzen dituen oinarrizko eta erdi-mailako printzipioak
Berrikusketa-eranskinetan azaltzen dira.
— Kasu-azterketak enpresa-munduko eta irakaskuntzako adituek
egin dituzte; horiekin batera gero eta zailtasun handiagoa duten ariketak
bildu dira, kapitulu bakoitzean ezinbestekoak diren kontzeptuak aztertzeko.