Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Soziologia eta hezkuntza
Hezkuntza-sistema gizarte modernoetan funtzioak, aldaketak eta gatazkak

Egilea: José Taberner Guasp
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009
Orrialde kopurua: 306
ISBN: 978-84-9860-305-7

Ezaugarriak: Hezkuntzaren Soziologiako eskuliburu labur bat da hau. Publiko zabal bati zuzendua dagoenez, idazleak uztartu egin ditu, batetik, edukiaren zehaztasuna, batasuna eta trinkotasuna eta, bestetik, azalpenaren estilo arin eta narratiboa.

Liburuan, prozesu hauek aztertu dira hezkuntza-instituzioaren ikuspegitik, batez ere Espainia kontuan izanda: sozializazioa, estratifikazioa, gatazka, menderakuntza, garapena eta gizartealdaketa.

Desberdintasunaren eta diferentziaren gaiari heltzen zaio, hala gizarte-klaseen ikuspegitik nola generoaren, kultura-ezaugarrien eta identitate nazionalaren ikuspegitik.

Azken aspaldian sorturiko eztabaidak ere jaso dira, hezkuntzaren alderditik begiratuta: neoilustratuak eta postmodernoak; integratzaileak eta multikulturalistak; globalizazio neoliberalarekin kritiko direnak eta haren aldeko sutsuak...

José Taberner Guasp Soziologiako irakasle titularra da Kordobako Unibertsitatean, eta Soziologiaren eta Landa Ikerketen Institutuko kidea. 1985ean, Marcuse, Fromm, Reich: el Freudomarxismo liburua idatzi zuenetik, dozena bat lan argitaratu ditu, bakarka nahiz elkarlanean, gizarte- eta hezkuntza-gaiez.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media