Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Ramez Elmasri, Shamkant B. Navathe
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009
Orrialde kopurua: 1.032
ISBN: 978-84-9860-291-3
Ezaugarriak: Datu-base sistemak. Oinarriak liburuaren
euskarazko lehen edizio honek teoria eta diseinua argi eta garbi azaltzen
ditu, ereduak eta sistema errealak luze eta zabal aztertzen ditu, eta datu-baseen
teknologia berriei buruzko sarrera eguneratua eta adibide bikainak ematen
ditu. Datu-baseen sistemei buruzko azken joeren berri dute egileek, eta, gainera,
gai berriak landu dituzte orain; besteak beste, XML hizkuntza eta Interneteko
datu-baseak: UML-diagramen erabilerari buruzko sarrera ere egin dute, eta
adibideen bidez azaldu.
Edizio honek:
1. Ohiko ER ereduaz gainera, UML eredua ere aztertzen du datumodelatzearen
barruan.
2. SQLri buruzko material eguneratua erantsi du, eta SQL programazioari buruzko
gaiak lantzen ditu (SQLJ, JDBC eta ODBC barne).
3. SQL-99ren objektu erlazionalen ezaugarrien azterketa eguneratua egiten
du.
4. Kasu-azterketa sakon batekin osatzen ditu liburuko ideiak, eta pausoz pauso
azaltzen du nola diseinatu eta inplementatu liburudenda bateko datu-basea.
5. Segurtasunari, sortzen ari diren datu-base mugikorrei eta GISei eta genomaren
datu-kudeaketari buruzko informazio eguneratua ematen du.
6. XML eta Interneteko datu-baseei buruzko kapitulu berri bat du.
7. Datu-meatzaritzari buruzko kapitulu berri bat du.