Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Gorka BUENO
Kopenhageko Goi-Bileran (KGB15) oraintsu adostutako akordioak porrot handia izan dira. Komunitate zientifikoak uste du negutegi efektua (NEG) eragiten duten gasen isuria murrizteko han hartutako konpromisoak ez direla aski klima aldaketa “atzeraezinezko” mailara iritsi ez dadin. Zientzialarien ustez, munduko tenperatura bi gradutik gora egotea izango litzateke atzeraezinezko maila hori. Bestalde, garatze-bidean dauden herrialdeentzako Kopenhagen adostutako laguntzak ez dira aski klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko.
Iraunkortasunean lanean aritzen garen pertsonak eta lan-taldeak atsekabetuta gaude munduko gobernatzaileak ez direlako gai neurriak hartzeko, gero eta nabarmenagoa den klima aldaketari aurre egiteko. Sinetsita gaude gainera, mundu osoko biztanle gehienak bat datozela gurekin.
Argazkia: ferminet.
Baina KGB15ek Kopenhagen porrot egin izanak ezin gaitu geldiarazi. Etorkizunari ausart eta baikor begiratu behar diogu. Goi goberntzaileek akordio eraginkorrak hartu ezin izanak ez du esan nahi mundu osoko herritarrok lana eten behar dugunik. Aitzitik, tokian-tokian klima aldaketari aurre egiteko beharrezko diren politikak eta neurriak martxan jarri behar ditugu.
NEG isuriak murrizteko funtsezko aldaketak egin behar ditugu guztiok, eta horregatik, hartutako konpromisoa berretsi nahi dugu gure proiektuen bitartez Euskal Herri iraunkor baten alde lanean jarraitzeko:
Gure zibilizazioa iraunkortasun-krisia jasaten ari da, askotarikoa eta egiturazkoa: klima eta ingurumen krisia, baina baita baliabide, ekonomia-finantza eta gizarte krisia ere. Hori horrela, gogoeta sakona egin behar dugu, egoera honetara zer baliok bultzatu gaituzten argitzeko, eta egiazki balio horiek berezko ongizate iraunkorra ekarriko diguten aztertzeko. Etorkizuna iraunkorra izan dadin ezinbestekoa da pairamena, soiltasuna, elkartasuna, lana ongi egitea; bestalde, balio horiek estu lotuta daude gure herriaren tradizio osasuntsuenekin.
Gorka Bueno, Carmelo Bengoetxea, Juan Luis Moragues, Felipe Rebollo, José Luis Enparanza, Nicolás Gaminde, Iker Maguregi, Gotzon Abos, Mónica Moso, José Félix Basozabal, Iñaki Azkoaga. Eusko Ikaskuntzaren BAI Programako Gobernu Batzordea.
Eusko Ikaskuntzaren BAI Programak Euskal Herrirako Berezko Aurrerapen Iraunkorra aztertzen, bultzatzen eta zabaltzen du, etorkizuneko azterketa-foro eta itunen bitartez. www.bai.eusko-ikaskuntza.org
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus