Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Ordenagailuak eta matematika fluidoetan

Enrique ZUAZUA, Scientific Director, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics. Ikerbasque Research Professor

Gaur egun ordenagailuak edonon daude. Berauez inguraturik bizi gara. Etxean, lanean, eskoletan, aireportuetan, hoteletan... Batzuk finkoak, besteak mugikorrak, handiak eta txikiak, nagusiendakoak eta umeendakoak ere,...

Imajina dezagun momentu batez zer izango litzateke gure gizarte hau ordenagailurik gabe.

Zer gertatzen da, adibidez, bidai agentziara joan ezkero eta hango ordenagailua ez badabil? Ba paper piloaz etxera buelta baina oporrak antolatu gabe. Edo aireportuko sistema informatikoa funtzionatuko ez balu? Ezin hegaldirik egin eta bueltan etxera.

Ordenagailua etorri da beraz eta geratzeko gainera, garai baten sua, irratia, telebista edo kotxea heldu ziren bezala.

Pixkanaka pixkanaka gure bizitzan espazioa irabazten joan da. Orain ordenagailuak denetik egiten du. Gure agenda kudeatzen du, bideoak eta telebista ikusteko ere bada, internet-en bidez telefono deiak egin ahal ditugu, berriak irakurri, margotu, jolastu, gure argazkiak antolatu eta hobetu photoshop-en antzeko tresnak erabiliz, musika entzun...

Etxe berriak ere domotika delakoaren bidez kontrolatu eta kudeatzen dira, hau ere ordenagailuen bidez. Honelatan, ardura zaigunak planeatu eta antolatu ahal ditugu: berogailua, argiak, leihoak, ateak, alarma,...

Duela hogei bat urte ordenagailuak frigorifiko baten antzeko trastu handiak eta itsusiak ziren, kablez inguraturik, mugiezinak, erabiltzeko gaitzak. Asko bilakatu dira gaur egungo tresna modernoak bilakatu arte. Diseinuak ere asko lagundu du gaurko ordenagailu itxuroso arinak eta erabilgarri horiek asmatzerakoan. Hor da adibidez Apple-k ateratako azken “Macbook Air” delakoa, pisurik gabekoa, arina, polita, erabiltzeko erraza.

Argazkia: DeclanTM

Argazkia: DeclanTM.

Batzuk diote gizakiaren lagunik onena ez dela jadanik txakurra, Mac-a baizik... Bere logotipo edo ikurrean agertzen den sagarra famatuenetarikoa da jadanik, agian famatuena Adan eta Eva-renaren ondoren.

Baina nola, noiz sortu ziren ordenagailuak, zertarako?

Historioa, Muhammad ibn Musa al-Khwarizmi-rekin hasten da, VIII mendeko matematikari persiarraren lanekin. Berak sortu zituen aljebra eta algoritmoa. Zer da algoritmoa? Eragiketa argi eta ordenatuen zerrenda sistematiko bat, eragiketa konplexuagoak burutzeko eta honen bidez arazoak konpontzeko. Garai hartan bizitza gaurkoa baino sinpleagoa zen eta eguneroko kontuen inguruko arazoak ebazteko erabiltzen zen: lur banaketa, herentzien edo ondareen banaketak, komertzioa, etab.

Egungo ereduak:

Superkonputazioa

Egunero entzuten ditugu ordenagailu berri eta erraldoien indar eta gaitasunaren etengabeko handitze jarraikiari buruz. Baina normalean ez ditugu gure artean ikusten. Hala ere nabaritzen dugu gure xakeleko telefonoak edo ordenagailu mugikorrak eskaintzen dituzten aukerak nola hasi eta hobetzen diren. Non dira beraz superordenagailu horiek? Zertarako balio dute? Benetan arazo garrantzizkoak ebazteko erabiltzen ote dira?

Fluidoen mekanika konputazionala

Fluidoz inguraturik bizi gara. Ura, airea, odola,... Izan ere, neurri handi baten fluidoa gara. Jan gabe egun asko eman ahal ditu gizakiak, baina zenbat denboraz ordea edan gabe? eta arnasik hartu gabe? Eta arnasarik hartu gabe minutu gutxi batzuk baino ez. Inork ezagutzen ahal du beraz fluidoak baino garrantzizkoagoak diren medioak?

Eta zer da beraien mekanika? Ba berauen higidura aztertzen duen Zientzien Arola besterik ez. Eta hori garrantzizkoa da. Ba bai bada. Adibidez gaur egungo terapia baskularrak odolaren mekanikan oinarrituak daude eta hegazkinak hegan egin ahal badute airearen mekanika airearena ondo ulertzen dugulako da. Beste adibidez bat, gaur egungo haize-erroten bidez sortzen dugun energia eoliko garbia ere horretan oinarritua dago.

Argazkia: DaveBleasdale

Argazkia: DaveBleasdale.

Ondo. Badakigu zer den fluidoen mekanika. Eta konputazionala? Ba, ordenagailuen bidez sortu eta simulatu ahal dena. Eta hori inportantea da? Ba bai, adibidez, edozein tresneriaren prototipo berrien kalkulu guztiak ordenagailuen bidez egiten dira eta ondoren prototipoa eraiki eta berauek sortu eta ondoren aire-tunelean saiatzen da.

Gaur egun beraz diziplina hauek sarritan elkartzen dira teknologikoa eta zientziaren hainbat arlotan.

Eta matematika, zertan datza guzti honetan?

Arlo hauek gauza bat dute mankomuna: Matematika. Berau ereduak sortzeko erabiltzen da, berauen azterketan eta ondoren ordenagailuen bidezko simulazioan. Matematikarik gabe ez legoke gaur egun dugun tresneria zientifiko guzti hau izaterik ezta erabiltzerik ere goian aipatu ditugu aplikazio garrantzizko horietan.

Herrialde aurrerakoi guztiek denek dituzte Matematika aplikatu eta konputazionaletara orientaturik dauden mutur muturreko zentroak. Neurri handi batetan, gaur egungo herrialde aurreratu guztiak bigarren mundu gerra eta gero oso modu nabarmenean berrantolatu zituzten euren estruktura zientifikoa, oharturik, zientzia sendo bat izatea oinarrizkoa dela herrialdearen garapen ekonomikoarentzat. Euskal Herrian BCAM dugu baina oraindik lan asko dago egiteko.

Oharra:

Arlo horietan interesa duten agente desberdinek biltzeko aukera emanik, otsailaren 26an Bizkaia Xede eta BCAM-en artean antolaturik ekitaldia izango da. Toulouse-ko CERFACs zentroaren berri izango da.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media