Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

“Ipar gazi, hego geza”

Egilea: Mikel Bringas
Argitaletxea: HIRIA
Orrialde kopurua: 136
ISBN: 978-84-9797-374-8

Ezaugarriak: 1996an lehenbizikoz jarri genituen zorroak bizikletan. Bidea ez zen berria, astebururo trinketetara (nire zaletasun handia garai horretan) eramaten ninduten errepide beretatik joan baikinen Euskal Herria Kontinentala ezagutzera. Bidaia hartan etxetik oso gertu ginen, baina erabat aske sentitu ginen.

Geroago zikloturismoaren ibilbide klasikoak etorri ziren eta beranduago toki exotikoagoak (Cuba, Costa Rica, Asiako Hego-Ekialdea) eta bidaia bakoitzaren itzulian paisaia eta lagun berriak ezagutzeko gogoa handituz joan zen.

Seme-alabak iritsita, zaletasun hori baztertzea arruntena izan arren, beraiekin partekatzea erabaki genuen eta urteroko oporretan pedalei eragiten diegu. Iaz Europatik egin genuen ibilbidearen kontakizuna liburu batean jaso dugu:

Edukia:
Liburua lau ataletan banaturik dago:

1.- Rosa: atal honek bizibidaia baino lehenagoko gertaera eta hausnarketarik garrantzitsuenak azaltzen ditu: nola sortu zen bidaiaren asmoa, aurreko urtean egindako proba, bidaiaren zergatiak.

2.- Eki: aita baten ikuspegitik, familia giroan bizibidaiatzeko esperientzia hurbiletik erakusten du. Rhin, Danubio, Isar eta Elba ibaien ertzetik eta Iparraldeko Itsasoaren ondotik egindako bidaiaren kontakizuna da.

Era berean, bizikleta oinarri hartuta, Europan dagoen mugikortasunaren ereduaz ere hausnartzen du.

3.- Lur: umeekin bizibidaiatzeko hainbat trikimailu eskaintzen ditu hurrengo galderei erantzunez:

- Zer eraman behar da horrelako bidaia batera?
- Lo egiteko, jateko, arroparekin, umeekin, nola moldatu zarete?
- Zailtasun handiena zein izan da? Matxurarik? Osasun edo segurtasun arazorik?
- Zeintzuk dira zuen gurditxo eta tandemaren abantailak eta desabantailak umeekin mugitzeko?
- Bidaian deigarria egin zaizuen zerbait? Zer eragin izan du bidaiak Eki eta Lurrengan?
- Nola lortzen duzue bi ume eta hainbeste trasterekin trenez ibiltzea?
- Zenbat kilometro, zenbat ordu? Nola aukeratu duzue ibilbidea?

4.- Familia bat, bi tandem: umeekin egindako ahaleginagatik, aitaren esker ona amari.

Informazio gehiagorako www.bizibidaia.net web gunean sartu.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media